James Conelly

James Conelly ,Irlandako familia emigrante baten semea izanda, 1868an jaio zen, Edinburgon.

Gaztetatik, Irlanda independente baten alde borrokatu zuen, eta bere garaiko ezker-

nazionalisten liderra izatera ailegatu zen.

Hamaika urte zituela, eskola utzi zuen eta hamalau urterekin, Britainiako Armadan sartu eta

Dublinera bidali zuten. Hurrengo urteetan Eskoziako Federazio Sozialistaren irudi garrantzitsu

bat bihurtu zen. 1896. urtean, armada utzi eta Irlandako Partidu Sozialista Errepublikanoa

sortu zuen. Irlanda sozialista baten alde aritu zen 1913 urtera arte; non Irlandako Herritarren

Armada sortu zuen. Matxinada honek 250 langile armatuez osatuta zegoen eta Irlandako

langileen alde borrokatu ziren. Haien helburu nagusiena, Irlandako errepublika independente

bat lortzea zen, britainiar okupaziotik aske.

1916. urtean, Dublingo Armadaren komandantea izanik, armada britainiarraren kontra

matxinatu zen. Liskar honetan zauritu eta atxilotu zuten, 1916ko maiatzaren 12an,

Kilmainhamgo kartzelan exekutatu zuten.

????????

Bere biografia aztertuta, esan dezakegu James Connelly-ren bizitza, nazionalismoarekin oso

lotuta egon zela. Bere lanetan, Irlanda errepublika, marxismoa eta katolizismoaren arteko

elkartasuna aldarrikatu zuen. Connolly Lehen Mundu Gerraren aurkako pentsaera zuen eta

Lenin, bere mireslea izan zen.

Dublinen, James Connelly-ren ezaldi famatuenetariko bat jasotzen duen estatua aurki

dezakegu. “The cause of labour is the cause of Ireland, the cause of Ireland is the cause of

labour”.

estatua

James Connelly buruz gehiago jakin nahi izanez gero, honako informazio iturri interesgarriak

gomendatzen dizkizuegu:

1) 2009an estrenaturiko Connelly filma. Jamesen bizitzaren iguruko filma da eta bere

pertsonaia Peter Mullan interpretatzen du.

2) James-ek idatzitako lanak:

http://www.marxists.org/archive/connolly/index.htm

Sarrera honetarako erabilitako informazio iturriak:

• (2014). James Connolly. [ONLINE] Available at: • http://es.wikipedia.org/wiki/James_Connolly. [Last Accessed 24 november 2014].

• EINDE O’CALLAGHAN (e.g. 2011). James Connolly. [ONLINE] Available at: • https://www.marxists.org/archive/connolly/. [Last Accessed 24 novenber 2014].

• (2009). personajes Historico: James Connolly. [ONLINE] Available at: http://nortedeirlanda.blogspot.com.es/2009/04/personajes-historicos.html. [Last Accessed 24 november 2014].

Egilea: Paul de Prado

Erlijioa eta politikaren arteko loturak

Dakigunez, politika eta erlijioak harreman zuzena izan dute betidanik munduko lurralde gehienetan. Ipar Irlanda, bi komunitate kultural desberdinetan banatzen de entitate konplexu bat da. Alde batetik, nazionalistak ditugu; bestetik, unionistak. Gatazka politiko ugarietan bezala, komunitate bakoitzaren partaideen artean erlijio bat nagusitzen da. Unionistak, Irlandako Elizaren jarraitzaileak izanda, protestanteak dira ( presbiterianismo deklinaziokoak gehien bat ). Nazionalistak gehienak berriz, katolikoak dira( Komunioi Anglikanoakoak ). Baina kontuz! Honek ez du esan nahi katoliko guztiek nazionalistak direnik eta protestante guztiek berriz, unionistak; baizik eta komunitate bakoitzeko jende askok erlijio horiek jarraitzeko joera dutela.
Hona hemen Ipar Irlandako probintzia guztiak, eta bakoitzaren biztanleriak duen protestanteen portzentajea.

erlijioa.

1920. urtean, Irlandako Gobernu Legea ezarri zenean, Ipar Irlanda unionista gehiengo bat izateko planifikatua izan zen geografikoki. Hala eta guztiz ere, biztanleria katolikoaren kopurua gero eta handiagoa bihurtu da urteetan zehar, protestanteen kopurua txikituz.
Hona hemen erlijioaren arabera biztanleriaren banaketa:
Protestanteak 895.377 (53%)
Katolikoak 737.412 (44%)
Besteak 6.569 ( 0,4%)
Bat ere ez 45.909 (3%)
Totala 1.685.267

Sarrera honetarako erabilitako iturriak:

”’- Erlijio eta politika arteko loturen sarreraaren bibliografia”’ https://irlandasarekom.wordpress.com/2014/11/26/erlijioa-eta-politikaren-arteko-loturak/

• Religión en la República de Irlanda. [ONLINE] Available at: http://es.wikipedia.org/wiki/Religi%C3%B3n_en_la_Rep%C3%BAblica_de_Irlanda. [Last Accessed 26 novenber 2014].

• Irlanda del Norte: Religión. [ONLINE] Available at: http://es.wikipedia.org/wiki/Irlanda_del_Norte#Religi.C3.B3n. [Last Accessed 26 novenber 2014].

• Agencias (2013). Irlanda del Norte vive los peores disturbios entre católicos y protestantes en más de 10 años. [ONLINE] Available at: e.g. http://www.microsoft.com. [Last Accessed 26 novenber 2014].

Egilea: Paul de Prado

“Sinn Féin”

Sinn Féin (irlandarreko gu edo Gu berak) ideologia errepublikano eta ezkertiarreko alderdi politiko irlandarra da. Arthur Griffith honen fundatzailea izan zen, alderdi ingeles monarkiko nazionalista bezalatzat hartuta. 1917an bere politika errepublika irlandarraren sorrerarako laguntzarantz biratu zen.

Bere helburua harrezkero datza, bi estatutako 1920an egindako zatiketa gaindituz, Irlandako uhartea politikoki batzea: britainiarra Ipar Irlanda eta gaur Irlandako Errepublika bezala ezagutzen duguna. 90 hamarkada arte “Armalite and the ballot box“ (“un fusil en la mano y la papeleta de voto en la otra”) izeneko estrategia erabiltzen zuten. Termino hori Danny Morrison izan zen lehen aldiz erabili zuena.  Aipaturiko estrategia bortizkeria-erabilerarekin edo mehatxuekin lagundutako asaldura politikan oinarritzen ziren; benetan, alderdia IRArekiko behin-behineko lotura sendoak  izan zituen, bere pisu politikoa kontuan hartu izan zuten arte.

Gerry Adams-en lehendakaritzaren (1983ko azarotik) azpian, Sinn Féin-aren lider batzuk konpromiso politikoko maila handiagoak esploratzen saiatu ziren, eta honek 90 hamarkadako ipar Irlandako bake prozesuan amaitu zuen. IRA-k burutatuko atentatuak ere eragina izan zuen, garrantzitsuena “Enniskillen”-eko Oroipeneko Egunaren zeremoniara zihoan jendeko taldeko sarraskia izanda. Adams-ek, progresiboki mugimendura konpromiso militarretik aldentzen joan zenak, hura gidatzea lortu zuen ospeko puntu gorenera, eta 2002ko hauteskunde orokorretako Dáil Éireann-aren 166en 5 aulki eskuratzera.

2007ko urtarrilaren 29an Sinn Féin-a, Gerry Adams-ekin buruan, bakearen lorpenerako pauso bat ematen du polizia eta Ipar Irlandako epaileak aitortuz. Blair-ek hauteskundeak anuntziatzen ditu eta martxoaren 7rako autonomia iparrirlandarraren itzulia izango zela iragartzen du. Horrela, McGuinness Martin Ian Paisley unionistaren ondoan ministro iparrirlandar bihurtu zen.

2011ko Irlandako Errepublikaren parlamenturako hauteskundeetan,  SF-ek, Oireachtas-eko 14 ordezkarirekin, bere historiaren emaitzarik onena lortu zuen.

Erreferentziak:

  • Irish Documentaries. (2014,12,02). Sinn Féin: Who are they? Part One (2013). Retrieved from https://www.youtube.com/watch?v=cph_AJqWYkE
  • http://www.sinnfein.ie
  • Congal Claen (2014,12,17). Sinn Féin: Who are they? Part 2. Retrieved from https://www.youtube.com/watch?v=FnDD_GwGbZ4

lg_sfunitingireland

UnitedIrishman

Faxismoa Irlandan

Denontzat da ezaguna XX. Mendearen lehen erdialdean agertu zen mugimendu politiko bat, faxismo bezala ezagutua. Faxismoa, ezaguna denez, Italian jaio zen, Benito Mussoliniren eskutik, eta geroago Europan zehar zabaldu zen 1920-1930eko hamarkadetan zehar, esaterako Espainian, Alemanian, Errumanian, Bulgarian, Britainia Handian… baita neurri txikiagoan Ipar Amerikan, Amerikako Estatu Batuetan American Nazi Party alderdiaren eskutik, eta Kanadan National Socialist Unity Party alderdiaren eskutik. Asian eta Hego Amerikan ere zabaldu zen neurri txikian.

Ondorioz, eta nahiz eta ez izan historia oso ezaguna, ez da arraroa Irlandan ere garai hartan mugimendu faxista agertu izana. Irlandaren kasuan, Europako korronte faxista jarraituz, IRA-ko kide izandako zenbait borrokalari ohik, Army Comrades Association alderdia eratu zuten, eta nahiz eta hauetariko asko, batez ere oinarrizko militanteak, faxista peto-petoak ez izan (askotan alderdiko kideek gehienbat orden soziala eta erlijio katolikoa defendatu nahi zuten), estetika eta estilo faxista erabili zuten: uniforme paramilitarra, agur erromatarra, Europan hain famatuak bilakatu ziren alkandorak: Alkandora Beltzak Italian eta Britainia Handian, Alkandora Marroiak Alemanian… (Mellón, Joan Antón: El fascismo clásico (1919-1945) y sus epígonos, 2012) kasu honetan alkandora urdinak erabili zituzten, eta horregatik alderdiko kideak Blueshirts bezala ezagutzen ziren. Horrez gain, faxismoko zenbait osagai ideologiko bereganatu zituzten: estatu korporatiboa eratzeko helburua, sindikatu bertikala sortzearen alde agertzea, langile klasearen bizimodua modu materialean soilik hobetzeaz gain modu espiritualean ere egitea, elitearen gobernua eratzea, estatua indartzea gizarteko clase guztien kolaborazioaren bitartez…  eta abar (Cultura Europea, Los principios de la acción fascista, 1972).

Army Comrades Association-a aurretik IRA-ko goi-kargu eta IRA-ko 2. Dibisioko jenerala izandako gizon batek sortu zuen, Eoin O´Duffy (1892-1944)  izeneko. Honek Irlandako Guda Zibiliean hartu zuen parte Anglo-Irlandar akordioaren defentsan, akordioaren aurka zegoen IRA-ren aurka, Michael Collinsekin batera. O´Duffyl IRA-tik alde egin zuen joera ezkertiarra zeukaten kideekin zenbait istilu izan zituelako, eta alderdi berria sortu zuenetik eta Blueshirts-ak agertu zirenetik aurrera, etengabekoak izan ziren hauen eta IRA-ko kideen arteko gatazkak. Izan ere, talde honen ekintzak, batez ere, ideologia ezkertiarra zeukatenen eta IRA-ko kideak zirenen aurka egon ziren bideratuak. Normalean istiluak ez ziren garrantzi handikoak, eta askoz jota zaurituren batekin bukatu ohi ziren, nahiz eta noizbait hildakoak ere egon. Army Comrades Association-ak bere momentu hoberena 1933an izan zuen, Irlandako zenbait herri txiki guztiz kontrolpean izanik, 30.000 militante aktibo ingururekin. Arrakasta horren aurrean Eoein O´Duffyk sekulako arropuzkeria erakutsi zuen, “bera Europako hirugarren gizon garrantzitsuena zela esanez, soilik Mussolini eta Hitlerren atzetik” (Mellón, El fascismo clásico (1919-1945) y sus epígonos, 2012) . Horrela, arrakastaz baliatuz, Blueshirts-akCumann na nGaedhael  alderdi nazionalistarekin batu ziren, Fine Gael  alderdi nazionalista eratuz. Momentu horretan hasi ziren arazoak, eta urte bat geroago O´Duffyk alderdia utzi zuen, eta Blueshirts-ek gainbehera itzela jasan zuten. Fine Gael alderdia utzirik, Irlandar faxistek, berriz ere O´Duffy buruzagi bezala zeukatela, Alderdi Nazional Korporatiboa sortu zuten, oraingoan bai guztiz Mussoliniren ideietan oinarriturik (Mellón, el fascismo clásico (1919-1945)  y sus epígonos, 2012).

Blueshirts-ek berriz ere fama lortu zuten Europako alderdi faxisten artean, 1936an Espainiako Guda Zibilera borrokan joateko boluntario aurkeztu zirenean. O´Duffyk Espainiara joateko Brigada Irlandesa sortu zuen, eta honetara 700 gizon inguru aurkeztu ziren. Europako beste faxista askok bezala, hauek Franco laguntzea erabaki zuten Komunismoaren aurkako borrokan, eta Irlandarren kasuan batez ere “Gurutzada sakratu” bezala ikusi zutelako Espainiako Guda Zibila, Errepublikak erligiosoen aurka eginiko sarraskiak zirela eta.  Preston historialari famatuak honela azaltzen du: O´Duffyren brigadistek kristautasunaren guda egiteko beharra zeukatela uste zuten, boltxebismoak kristau zibilizazioa suntsituko zuelakoan (Preston, Paul: Guerra Civil Española: reacción, revolución y venganza,, 2011). O´Duffyk berak ere sentipen hori azaltzen du bere  Crusade in Spain liburuan: “otoitza armak baino erabilgarriagoa da. Etxean daudenek Espainian daudenak lagundu al ditzazkete bere otoitzekin. Geuk ere egunero otoitz egitea zin egiten dugu, sufritzen dagoen Espainiarengatik eta baita hemen borrokan dauden irlandar gazteengatik” (O´Duffy, Eoin: Crusade in Spain, 1938).  Dena den, nahiz eta hasieran fama handia izan, ez zuten inolako meriturik egin. Are gehiago, bere guda akzio bakarra Ciempozuelosen izan zen, Jaramako guduan, eta honetan, mozkortu eta gero, irlandarrek bere kabuz bat-bateko eraso bat egin zuten, baina erasoa, nahi gabe, armada bereko legionarioen aurka egin zuten (Reverte, Jorge M.: La Batalla del Ebro, 2003). Hanka sartze horren ondoren, Francok Irlandara bidali zituen bueltan. Geroago, O´Duffyk Bigarren Mundu Gerran Alemaniaren alde borrokatzeko beste irlandar brigada bat sortu nahi izan zuen, baina alemanek, Espainian gertaturikoaren berri izanik, alde batera utzi zuten eskaera.

Bigarren Mundu Gerra eta gero, Europan faxismoa garaitua izan eta gero, beste herrialdeetan bezala, Irlandan mugimendu faxista ahulduz joan zen, ia desagerpenera heldu arte, nahiz eta antzina Blueshirts-en kide izandako askok beste alderdi kontserbadore batzuetara sartu.

Markel Beika

Bibliografía:

-Mellón, Joan Antón: El fascismo clásico (1919-1945) y sus epígonos, Tecnos, Madrid, 2012.

-Preston, Paul: Guerra Civil Española: reacción, revolución y venganza, Debolsillo, 2011. Eskuragarria hemen: https://books.google.es/books?id=IsNUHLStdDUC&printsec=frontcover&dq=LA+guerra+civil+espa%C3%B1ola+reaccion,+revolucion+y+venganza&hl=es&sa=X&ei=kFuxVISUJsr6aoDcgYgH&ved=0CCIQ6AEwAA#v=onepage&q=LA%20guerra%20civil%20espa%C3%B1ola%20reaccion%2C%20revolucion%20y%20venganza&f=false

-O´Duffy, Eoin: Crusade in Spain, 1938.

-Reverte, Jorge M.: La Batalla del Ebro, Crítica, Barcelona, 2003.

-Cultura Europea, Los principios de la acción fascista, 1972.

-The Irish Story (Interneteko Blog-a), Irlanda: John Dorney, 2012ko maiatzaren 18an, eskuragarria hemen: http://www.theirishstory.com/2012/05/18/the-blueshirts-fascism-in-ireland/#.VHYOv5VATIV

-Spartacus Educational (Interneteko Blog-a), Wales: John Simkin, 2014, eskuragarria hemen: http://spartacus-educational.com/SPblue.htm

“Home Rule”

“Home Rule”  berez, lege antzeko bat da, baina orduan, mugimendu politiko bete bat suposatu zuen. Mugimendu honek Irlandaren autonomiaren alde borrokatzen zuen, hots, Britania Handiaren parlamentuan ordezkatuta izan arren, haien parlamentu propioa nahi zuten.

1870ko hamarkadan hainbat erakunde edo alderdi sortu ziren Home Rulearen aldekoak. Berehala Britania Handiarekin negoziatzen hasi ziren, Irlandako barne arazoez arduratuko zen parlamentu bat sortzeko, inperioaren arazaoak (defentsa….) parlamentu britaniarrari utziz.

Home Rule mugimenduak arrakasta nabarmena izan zuen, erlijio eta ideologia ezberdineko kideez osatuta egon arren, denek helburu komun bat zeukatelako: Irlandaren autonomia politikoa.

1885eko hauteskundeetan hainbat ordezkari lortu zituen. Lehen ministroak, urte horietan zehar, Home Rule onartzeko saiakuntza batzuk egin zituen. Komunen Ganbararen onarpena lortu arren, Lorden Ganbara (unionistek, hots Irlanda Britania Handiaren zati bat bezala ikusten zutenek, kontrolatuta zegoenez) bere eskubieak erabiliz, legearen kaleratzea berandutzea lortu zuen, Ulsterreko protestanteen nahiaren arabera. Dena den, azkenean, 1914. urtean, legea onartua izan zen eta Irlanda bere autonomia lortu zuen.

Orduan, urte berean, I. Mundu Gerra piztu zen, eta hori aitzakitzat hartuz, Britania Handiko parlamentuak Home Rulea kendu zuen, onartuberria zena. Arazoa ez konpontzarren ondorioz, Home Rule onartu eta berehala kentzearen ondorioz, Irlandako gazte askok erradikalizatu ziren, Irlanda aske baten aldeko erakunderen baten kide bihurtuz, Arthur Griffithen Sinn Féin mudimenduaren kide, adibidez.

Sinn Féin muturreko alderdi eta mugimendu bat zen (eta da) autonomia ez ezik erabateko independentzia ere lortu nahi zuena.

 

Informazio beteagoa hurrengo erreferentzian:

home-rule-3