Derry askea

Derry Askea, Ipar Irlandako nazionalismoaren erreferentzia nagusienetariko bat da. 1969-1972

urte tartean, bere burua autonomia independentea proklamatu zuen zonalde nazionalista izan

zen. Urte hauetan zehar, biztanle armatuek Ulster polizia eta geroago Armada Britainiarraren

kontra matxinatu ziren hainbat liskarretan. Tentsio gehien izan zituzten istiluak hiru izan ziren.

Lehenengoa, Bogsideko Guda izan zen. 1969ko abuztuan gertatu sen; herritarrek poliziarekin

borrokatu zuten. Handik gutxira, iskanbila hau amaitzeko intentzioz, Britaniar Armada azaldu

zen Derry-en, baina ez ziren Bogside herrian sartu DADC-aren eskaitzak bete arte.

derry 1

1972ko uztailan, britainiar poliziak bi mutiko hil zituen Derry-en. Gainera, beste hainbat

pertsona atxilotu zituzten; IRAkoak izateaz akusatu zituzten eta inolako juiziorik izan gabe

kartzelaratu zituzten. Hori dela eta, Bogside eta Creggan- eko herritarrek, barrikadak altxatu

zituzten. Tentsioa handiago izan zen kasu honetan, IRAko partaide armatuek Derry askeren

alde aritu zirelako bi herri hauetan.

Hirugarren eta tentsio handieneko iskanbila, Igande Odoltsuaren izenarekin ezagutzen da.

Eskubideen aldeko manifestazio batean, Britainiar Armadak, 13 pertsonen bizitzarekin akabatu

zuen. Urte hartan, erresuma batuak, Derry Askeaz berriz jabetzeko, milaka tropa eraman

zituen Derryra. IRAk britaniarren kopurua eta armamentua ikusita, ez zuen aurrerik egin.

Handik aurrera, IRAren mugimendua txikitzen joan zen zonalde honetan. Hurrengo urteetan

sufragioa egon zen eta nazionalistek irabazi zuten. Gaur egun, garai hartako iskanbilak

memoratzen dituen pintada bat aurkitu dezakegu.

derry2

Sarre honetarako erabilitako iturriak:

»’-Free Derry sarrerarenaren bibliografia»’ https://irlandasarekom.wordpress.com/2014/11/26/derry-askea/

• Free Derry. [ONLINE] Available at: http://es.wikipedia.org/wiki/Free_Derry. [Last Accessed 25 novenber 2014].

• The National Civil Rights Archive. [ONLINE] Available at: http://www.museumoffreederry.org/. [Last Accessed 25 novenber 2014].

• Saoirse Éireann (2009). No Go: The Free Derry Story. [ONLINE] Available at: https://www.youtube.com/watch?v=IKrO1AoOpAU. [Last Accessed 25 novenber 2014]

Egilea: Paul de Prado

 

 

Faxismoa Irlandan

Denontzat da ezaguna XX. Mendearen lehen erdialdean agertu zen mugimendu politiko bat, faxismo bezala ezagutua. Faxismoa, ezaguna denez, Italian jaio zen, Benito Mussoliniren eskutik, eta geroago Europan zehar zabaldu zen 1920-1930eko hamarkadetan zehar, esaterako Espainian, Alemanian, Errumanian, Bulgarian, Britainia Handian… baita neurri txikiagoan Ipar Amerikan, Amerikako Estatu Batuetan American Nazi Party alderdiaren eskutik, eta Kanadan National Socialist Unity Party alderdiaren eskutik. Asian eta Hego Amerikan ere zabaldu zen neurri txikian.

Ondorioz, eta nahiz eta ez izan historia oso ezaguna, ez da arraroa Irlandan ere garai hartan mugimendu faxista agertu izana. Irlandaren kasuan, Europako korronte faxista jarraituz, IRA-ko kide izandako zenbait borrokalari ohik, Army Comrades Association alderdia eratu zuten, eta nahiz eta hauetariko asko, batez ere oinarrizko militanteak, faxista peto-petoak ez izan (askotan alderdiko kideek gehienbat orden soziala eta erlijio katolikoa defendatu nahi zuten), estetika eta estilo faxista erabili zuten: uniforme paramilitarra, agur erromatarra, Europan hain famatuak bilakatu ziren alkandorak: Alkandora Beltzak Italian eta Britainia Handian, Alkandora Marroiak Alemanian… (Mellón, Joan Antón: El fascismo clásico (1919-1945) y sus epígonos, 2012) kasu honetan alkandora urdinak erabili zituzten, eta horregatik alderdiko kideak Blueshirts bezala ezagutzen ziren. Horrez gain, faxismoko zenbait osagai ideologiko bereganatu zituzten: estatu korporatiboa eratzeko helburua, sindikatu bertikala sortzearen alde agertzea, langile klasearen bizimodua modu materialean soilik hobetzeaz gain modu espiritualean ere egitea, elitearen gobernua eratzea, estatua indartzea gizarteko clase guztien kolaborazioaren bitartez…  eta abar (Cultura Europea, Los principios de la acción fascista, 1972).

Army Comrades Association-a aurretik IRA-ko goi-kargu eta IRA-ko 2. Dibisioko jenerala izandako gizon batek sortu zuen, Eoin O´Duffy (1892-1944)  izeneko. Honek Irlandako Guda Zibiliean hartu zuen parte Anglo-Irlandar akordioaren defentsan, akordioaren aurka zegoen IRA-ren aurka, Michael Collinsekin batera. O´Duffyl IRA-tik alde egin zuen joera ezkertiarra zeukaten kideekin zenbait istilu izan zituelako, eta alderdi berria sortu zuenetik eta Blueshirts-ak agertu zirenetik aurrera, etengabekoak izan ziren hauen eta IRA-ko kideen arteko gatazkak. Izan ere, talde honen ekintzak, batez ere, ideologia ezkertiarra zeukatenen eta IRA-ko kideak zirenen aurka egon ziren bideratuak. Normalean istiluak ez ziren garrantzi handikoak, eta askoz jota zaurituren batekin bukatu ohi ziren, nahiz eta noizbait hildakoak ere egon. Army Comrades Association-ak bere momentu hoberena 1933an izan zuen, Irlandako zenbait herri txiki guztiz kontrolpean izanik, 30.000 militante aktibo ingururekin. Arrakasta horren aurrean Eoein O´Duffyk sekulako arropuzkeria erakutsi zuen, “bera Europako hirugarren gizon garrantzitsuena zela esanez, soilik Mussolini eta Hitlerren atzetik” (Mellón, El fascismo clásico (1919-1945) y sus epígonos, 2012) . Horrela, arrakastaz baliatuz, Blueshirts-akCumann na nGaedhael  alderdi nazionalistarekin batu ziren, Fine Gael  alderdi nazionalista eratuz. Momentu horretan hasi ziren arazoak, eta urte bat geroago O´Duffyk alderdia utzi zuen, eta Blueshirts-ek gainbehera itzela jasan zuten. Fine Gael alderdia utzirik, Irlandar faxistek, berriz ere O´Duffy buruzagi bezala zeukatela, Alderdi Nazional Korporatiboa sortu zuten, oraingoan bai guztiz Mussoliniren ideietan oinarriturik (Mellón, el fascismo clásico (1919-1945)  y sus epígonos, 2012).

Blueshirts-ek berriz ere fama lortu zuten Europako alderdi faxisten artean, 1936an Espainiako Guda Zibilera borrokan joateko boluntario aurkeztu zirenean. O´Duffyk Espainiara joateko Brigada Irlandesa sortu zuen, eta honetara 700 gizon inguru aurkeztu ziren. Europako beste faxista askok bezala, hauek Franco laguntzea erabaki zuten Komunismoaren aurkako borrokan, eta Irlandarren kasuan batez ere “Gurutzada sakratu” bezala ikusi zutelako Espainiako Guda Zibila, Errepublikak erligiosoen aurka eginiko sarraskiak zirela eta.  Preston historialari famatuak honela azaltzen du: O´Duffyren brigadistek kristautasunaren guda egiteko beharra zeukatela uste zuten, boltxebismoak kristau zibilizazioa suntsituko zuelakoan (Preston, Paul: Guerra Civil Española: reacción, revolución y venganza,, 2011). O´Duffyk berak ere sentipen hori azaltzen du bere  Crusade in Spain liburuan: “otoitza armak baino erabilgarriagoa da. Etxean daudenek Espainian daudenak lagundu al ditzazkete bere otoitzekin. Geuk ere egunero otoitz egitea zin egiten dugu, sufritzen dagoen Espainiarengatik eta baita hemen borrokan dauden irlandar gazteengatik” (O´Duffy, Eoin: Crusade in Spain, 1938).  Dena den, nahiz eta hasieran fama handia izan, ez zuten inolako meriturik egin. Are gehiago, bere guda akzio bakarra Ciempozuelosen izan zen, Jaramako guduan, eta honetan, mozkortu eta gero, irlandarrek bere kabuz bat-bateko eraso bat egin zuten, baina erasoa, nahi gabe, armada bereko legionarioen aurka egin zuten (Reverte, Jorge M.: La Batalla del Ebro, 2003). Hanka sartze horren ondoren, Francok Irlandara bidali zituen bueltan. Geroago, O´Duffyk Bigarren Mundu Gerran Alemaniaren alde borrokatzeko beste irlandar brigada bat sortu nahi izan zuen, baina alemanek, Espainian gertaturikoaren berri izanik, alde batera utzi zuten eskaera.

Bigarren Mundu Gerra eta gero, Europan faxismoa garaitua izan eta gero, beste herrialdeetan bezala, Irlandan mugimendu faxista ahulduz joan zen, ia desagerpenera heldu arte, nahiz eta antzina Blueshirts-en kide izandako askok beste alderdi kontserbadore batzuetara sartu.

Markel Beika

Bibliografía:

-Mellón, Joan Antón: El fascismo clásico (1919-1945) y sus epígonos, Tecnos, Madrid, 2012.

-Preston, Paul: Guerra Civil Española: reacción, revolución y venganza, Debolsillo, 2011. Eskuragarria hemen: https://books.google.es/books?id=IsNUHLStdDUC&printsec=frontcover&dq=LA+guerra+civil+espa%C3%B1ola+reaccion,+revolucion+y+venganza&hl=es&sa=X&ei=kFuxVISUJsr6aoDcgYgH&ved=0CCIQ6AEwAA#v=onepage&q=LA%20guerra%20civil%20espa%C3%B1ola%20reaccion%2C%20revolucion%20y%20venganza&f=false

-O´Duffy, Eoin: Crusade in Spain, 1938.

-Reverte, Jorge M.: La Batalla del Ebro, Crítica, Barcelona, 2003.

-Cultura Europea, Los principios de la acción fascista, 1972.

-The Irish Story (Interneteko Blog-a), Irlanda: John Dorney, 2012ko maiatzaren 18an, eskuragarria hemen: http://www.theirishstory.com/2012/05/18/the-blueshirts-fascism-in-ireland/#.VHYOv5VATIV

-Spartacus Educational (Interneteko Blog-a), Wales: John Simkin, 2014, eskuragarria hemen: http://spartacus-educational.com/SPblue.htm

IRLANDA ANTZINAROAN

Hona hemen antzinaroko Irlandaren inguruan eginiko sarrera txiki bat. Izan ere, nahiz eta azken hamarkadetan bizi izan den gatazkatik urrun egon, gatazka hau oso antzinatik datorrela ulertu behar dugu, eta honako sarreran  Irlandaren iragana eta baita herrialde honek independentzia eta subiranotasuna nola galdu zuen ezagutuko dugu.

Irlanda izena Eire izenetik dator. Antzinaroan bertan bizi ziren biztanleek izen hori jarri zioten, “Eire” hitzak ugalkortasuna adierazten zuelako, eta zeltek bertako biztanleei ezizen hori eman zioten. Horrela, Eire-land izena agertu zen, eta denborarekin asimilazioz Ireland bilakatu zen.

Hasierako biztanleak ehiztariak ziren, eta geroago, Europako gainerako herriek bezala, nekazal bizimodua bereganatu zuten. K. a. 2000 urtean santutegi paganoak eriki zituzten, eta beste lurralde batzuetara zabaldu ziren. Lehen zeltak K.a. 1600 urtean heldu ziren, eta Irlanda bereganatzean lau erreinutan banatu zuten: Leinster, Munster, Ulster eta Connacht. Aldi berean lau erreinuak errege nagusi baten menpe zeuden, eta guztien artean 150 estatu txiki osatzen zituzten (O´Brennan, Martin: Ancient Ireland, her milesian chiefs, Her Kings and princes ).

Kristautasuna K. o. IV mendean heldu zen, San Patrick apaizaren eskutik (hortik dator martxoaren 17an Saint Patrick eguna ospatzea) zeinek zelten errege eta familia nobleak kristautasunera hurbildu zituen, nahiz eta herri xehea eta gerlarien gehiengoa  hasiera baten bere tradizio paganoarekin jarraitu izan. Denborarekin, Irlanda ia osoa kristautasunera  bihurtu zen. Hala eta guztiz ere, aldaketak eman ziren bikingoen eskutik, zeinek garrantzi handia daukate Irlandako historian. VIII. mendetik gutxienez eman ziren zenbait eraso bikingoen eskutik, baina nagusiena Thoir errege bikingoarena izan zen. Donnchadhen arabera  (O´Corráin, Donnchadh: Vikings in Ireland and Scotland in the Ninth Century, 1998), Thoir errege bikingoa  848an heldu zen Irlandara, armada indartsu batekin. Thorir-ek Irlandako bi errege probintzial indartsuenak garaitu zituen, eta bere boterea ezarri zuen lurraldean, hiriburu bezala Dublín ezarriz. Kultura kristauko elementu asko (liburutegiak, tenpluak, santutegiak, eta abar) suntsitu egin ziren momentu hartan, batez ere kristautasunak Europa osoan paganoen aurka eginiko sarraskiengatik medeku bezala.

Noski, gudarako gaitasuna Europako Iparraldeko bikingo gizarte guztietan zegoen oso ezarririk, eta ondorioz bikingo talde ezberdinen arteko borrokak normalak ziren. Horrela gauzak, Irlanda konkistatu eta denbora gutxira, 852an,  Danimarkako bikingoek Irlanda eraso zuten,  Dublín suntsituz, eta geroago Annagassan fortea erasotuz, baina jada danimarkarrak ahul zeuden eta azkenean alde egin behar izan zuten. Dena den veste vikingo taldeek Irlandara eginiko eraso jarraituek “Guda Bikingoen Garaiari” eman zioten hasiera (O´Corráin, Donnchadh: Vikings in Ireland and Scotland in the Ninth Century, 1998).

Bikingoak heldu eta mende batzuk geroago, , hain zuzen 1168an, Leinsterreko erregea bere erreinutik kanporatua izan zen Irlandako errege nagusiaren eskutik. Bere lurrak berreskuratzeko Leinsterreko erregeak laguntza eskatu zion Ingalaterrako erregeari, hain zuzen Enrique II.-ari. Enrique II.ak bere tropak bidali zituen laguntza eskaerari erantzunez, baina 1171an, Leinsterreko erregea hil egin zen, zenbait tentsio politiko-militar eraginez. Hauekin bukatzeko, Ingalaterrako erregeak bere tropak Irlanda osotik banatu zituen. Azkenean, Irlanda osoa bere kontrolpean zeukala ikusirik, Enrique II.ak Irlandako tronua erreklamatu zuen (jada soilik formalismo bat zen, izan ere Iralanda kontrolpean zeukan erreklamazio hori egin zuenean)eta azkenean Enrique II.a Jaun izendatua izan zen Adriano IV aita santuaren eskutik (Cambrensis, Giraldus: The conquest of Ireland, Cambridge, 2001).

Izendapen honen ondorioz, Irlandak bere askatasuna eta subiranotasuna galdu zuen, eta ingelesek Irlanda dominatu zuten XX. mendera arte .Okupazio ingelesak, Irlandako biztanleak bere independentzia lortzeko indarkeria erabiltzera eraman zituen, mendeetan zehar gau egungo egunerarte iraungo zuen gatazka bat eraginez.

Markel Beika

Bibliografía:

-O´Brennan, Martin: Ancient Ireland, her milesian chiefs, Her Kings and princes, Dublin. Eskuragarri hemen: https://books.google.es/books?id=EAo3AQAAMAAJ&printsec=frontcover&dq=Ancient+Ireland&hl=es&sa=X&ei=wA2xVL6BFdPVatSYgKgK&ved=0CCAQ6AEwAA#v=onepage&q&f=false .

-O´Corráin, Donnchadh: Vikings in Ireland and Scotland in the Ninth Century, 1998. Eskuragarri hemen: http://www.ucc.ie/celt/Vikings%20in%20Scotland%20and%20Ireland.pdf .

-Cambrensis, Giraldus: The conquest of Ireland, Cambridge, 2001. Eskuragarri hemenen: http://www.yorku.ca/inpar/conquest_ireland.pdf .

Michael Collinsen bizitza politikoa

Mikel Gorostidi

1890. urtean clonakiltyn jaio eta 1922an hil zen politikari eta iraultzaile irlandarra izan zen. Londresen urte batzuetan zehar lan egin eta gero, Irlandara itzuli zen 1916an Pazko altxamenduan (Easter Rising) parte hartzeko. Parte hartu izanagatik atxilotu, epaitu eta Frongcoch-eko gartzelan espetxaratu zuten. Urte bereko abenduan espetxatik irten zen eta Sinn Fein-ean jarraitu zuen (Buscabiografias.com, 2015).

1918an bere alderdiak, Sinn Feinek, hautatu zuen, alderdi bereko beste 26 politikarirekin, irlandako asanbladan (Dáil Éireann), non 73 diputatu zeuden, parte hartzeko. Asanblada horrtean indar errepublikarrek irabazi zuten, hala ere, Sinn Feineko presidentea, Eamon de Valera, eta presidenteordea, Griffith, ez ziren joan espetxaratuta baitzeuden; hori dela eta, Collins, barne-politikako idazkaria zena, alderdi errepublikarren ordezkari nagusia izan zen (Forester, 2006).

(1918ko hauteskundeen emaitzak, Sinn Feinen indarra aipatzekoa da)

De Valera espetxetik egin zuen ihesaldia antolatu zuen, horregatik, Collins, IRA-ren adimen sailaren zuzendaria izandatu zuten, kargua lostu zuenean Britainiar tropak irlandatik botatzen saiatu zen. Borroka horri esker ospe handia lortu zuen politikariak, baina ez hori bakarrik zerbitzu sekretu britainiarrek bilatzen zuten pertsonarik arriskutsuena bilakatu zuen eta Collins harrapatzeagatik 10.000 libera eskaintzen ziren.

1921eko uztailean, gobernu britainiarraren eta Sinn Fein-aren arteko lehen kontaktuen ondoren, Collins eta Griffith Londresera joan ziren Irlandako bake-plana eztabaidatzeko. Negoziazio neketsuen ondoren, urte hartako bereko abenduaren 6an Collins hitzarmen bat sinatzea onetsi zuen, bazekien gutxiespen handia sorraraziko zuela akordioak baina bere ustez onena zen irlandarentzat (Coogan, 1992). Irlandak autonomia politikoa lortuko zuen, baina bi puntutan De Valera eta Dáil Éireanneko gehienak Collinsen aurka agertu ziren: Lehenengo puntua, Irlanda bi estatu ezberdinetan banatza zen eta bigarrena britainiar koroari men egitea. Horren ondorioz Irlandar Gerra Zibila (1922-1923) hasi zen hitzarmenaren alde eta kontra zeudenen artean.

Collins, behin behineko lehen ministro izendatu zuten, armadaren agintaria  bilakatu zen eta Griffith abuztuaren 12an hil zenean, gobernuko presidente ere bihurtu zen. Hamar egun geroago, ikuskapen militarri bati ekiten zion bitartean, atentatu batean hil zen.

 

Bibliografia:

– Buscabiografias.com,. (2015). Biografía de Michael Collins. Retrieved 3 January 2015, from http://www.buscabiografias.com/bios/biografia/verDetalle/4383/Michael%20Collins

– Coogan, T. (1992). The man who made Ireland. Niwot, Colo. Roberts Rinehart.

– Forester, M. (2006). Michael Collins: el líder perdido. Londres.

-Osborne, C. (2003). Michael Collins himself. Douglas Village, Cork: Mercier.

 

 

 

Irlanda askea

Independentzia gerrak bi urte (1919-1921) iraun zituen eta 1200 biktima eragin zituen. Liskarrean zehar IRA-k gerrilla taktika erabili zuen britainiarren aurka azken hauek armatuago baitzeuden, gainera Lehenengo Mundu Gerran borrokatutako beteranoak gehitu zitzaizkien. Gehitutako beterano taldea Black and Tans- beltzak eta marroiak, uniformeen koloreengatik- Lehen Mundu Gerran izugarrizko zakarkeriak ikusi zituzten eta horren ondoren edonolako aztakeriak egiteko prest zeuden. IRA-ren kanpaina Michael Collinsek asmatu zuen zutabe hegalariak erabili zituen armada britainarra enboskatzeko, horrela, 1921eko uztaileko su-etenera heldu ziren.

Guda ostean eta Londresen hainbat hilabeteetan zehar negoziatu ondoren, ordezkaritza Irlandarrak hitzarmen Anglo-Irlandarra sinatu zuen 1921eko abenduaren 6an. Hitzarmen horretan Irlandako 26 konderriri – gaur egun Irlandako Errepublika osatzen dutenei- independentzia mugatua ematen zitzaien eta Iparraldeko, Ulster aldeko, sei konderriri,non gehiengoa protestantea zen, gobernu zentralaren menpe geratzeko aukera eman zitzaien. Sei konderri horiek Gobernu zentralaren parte izatea adosten bazuten (gauzarik probableena zena) komisio batek iparraren eta hegoaren arteko mugak ezarriko lituzke. Irlandaren zatiketa eta Britainiar koroari men egitea ideia txarrak izan zirela frogatu zen etorkizunean.

Collinsek hitzarmena sinatu zuen ez baitzuen pentsatzen iparraldeko sei konderriak entitate bideragarri bat izango zirenik eta bakarrik sinbolismoa izango zela. Negoziazioetan zehar, Irlandar ordezkaritzak uste izan zuen iparra eta hegoaren arteko muga txikitzen joango zela eta Estatu Libre Irlandarra handitzen joango zela. Hala ere, prentsan zebait filtrazio egon ziren mugak hitzarmenean adostu bezala geratuko zirela eragin zituztenak. Gaur egun, Ipar Irlanda eta Estatu Libre Irlandarraren mugak 1921an ezarri ziren berdinak dira, hasieratik, Ipar Irlanda arrazoi erlijiosoetatik dago Irlandako Errepublikatik bananduta.

Egoera ez zen askoz hobea irlandako Dáil-ean (asanbladan). Izan ere, hitzarmen Anglo-Irlandarrak eztabaida garratz baten ondoren berretsi zen eta 1922ko hauteskundeak hitzarmenaren aldeko indarrek irabazi zituzten. Baina aurka zeudenak Éamon de Valerarekin elkartu ziren eta Ipar Irlandako estatu berriari uko egin zioten. Bi aste geroago bi taldeen arteko lehenengo gatazkak gertatu ziren.

Berehala guda zibil bat hasi zen, bertan Collins hil zen segada baten tirokatuta bere jaioterrian, Corken. De Valera gartzeleratu zuen Estatu Libreko Gobernu berriak, denbora tarte txiki batez. Gobernu horren lehen ministroa William Cosgrave zen eta bere partiduak, berriki sortutako Cumann na Gaelek (Gaelen sozietatea), hitzarmenaren aurka zeuden 77 gogaide exekutatu zituen. 1923an, gatazka bukatu zenean, gizarte irlandarra  betirako bananduta zegoen.

Gerra galdu zuen arren, De Valerak Dáil-a boikoteatu zuen eta 1926an alderdi politiko bat sortu zuen, Fianna Fáil (Irlandako gudariak). 1927ko hauteskundeetan aulkien erdia lortu zituen partiduak.

1932an gehiengoa lortu zuen Fianna Fáilek eta boterean mantendu zen 16 urtez. 1937an, konstituzio berriak Koroarako leialtasuneko zina indargabetzen zuen, Elizaren posizio berezia berresten zuen gizarte irlandarraren barruan eta, berriro, iparreko sei konderriak eskatzen zituen. Horrez gain, De Valerak urtero Erresuma Batuari lurren truke ordaindu beharreko zerga geldiarazi zuen, eta, ondorioz, gerra komertzial bat hasi zen bi herrialdeen artean. Horrek independentismoari indarra eman zion, baina irlandako nekazaritza esportazioak geldirik egon ziren 10 urtez.

Fianna Fáil-ek 1948ko hauteskunde orokorrak galdu zituen, Fine Gaelek (aurreko Cumann na Gaelek) irabazi baitzituen. Alderdi honek Commonwealthetik irtetzea lortu zuen eta Errepublika izendatu zen Irlandako Estatu Librean. 800 urteren ondoren, Irlanda edo, gutxienez, hartako zati bat independentea zen azkenik.

Mikel Gorostidi

Autonomia lortzeko borroka

XX. mende hasieran,Irlanda autonomia lortu nahian zebilen. Asquith lehen ministroak burutzen zuen gobernu liberalak Irlandari autonomia gehiago emateko legea sortu zuen 1912an, Lorden Ganberari boterea kendu eta gero. Lege hori ez zen inoiz ezarri, gainera, oposizio unionistak lege horren aurkako manifestazioak antolatu zituen, batez ere Ulsteren Boluntario Indarra (UVF) talde aramatuaren eskutik.

1914an, Lehen Mundu Gerraren hasierarekin batera, nazionalismo Irlandarrak atzerapen bat izan zuen. Izan ere, Irlandar Boluntarioak (Erresuma Batutik independentzia nahi zuen talde paramilitarra eta UVF-ren aurka borrokatzeko sortu zena) Britainia Handiko armadan zerrendatu ziren, Ingalaterrak Irlandarako autonomia lege bat aurkeztu zuenez gero, irlandarrek lagundu behar zutela pentsatzen baitzen

Hala ere, talde batzuk ez zuten horrela uste.Bi talde txiki –Pádraig Pearse-k zuzendutako Boluntario Irlandarren sektore bat eta James Connolly buru izandako Herritar Irlandarreko Armada- azpilanean aritu ziren Irlanda ustekabean hartu zuen matxinada bat antolatuz. 1916ko Apirilaren 26an, Pazko astelehena zelarik, Irlandar Boluntarioen destakamentu txiki bat Dublinera joan zen eta hiriburuko zenbait eraikin gabo hartu zituzten kontrolpean, O´conell kaleko posta bulegoa esaterako, non haien kuartel nagusia ezarri zuten. Eraikineko harmailaditik Pearsek Irlanda herrialde independiente bat zela eta haiek behin-behineko gobernua osatzen zutela esan zuen, baina herria ez zen haien alde azaldu.

Irlandako herriaren iritzia aldatu zen ingelesen jarrera dela eta, Pazko matxinatuak martir bihurtu ziztuztelako. 77 matxinaturi heriotza zigorra ezarri zieten eta 15 hil zituzten Conolly barne. Gertakari hauek jendea errepublikanoen alde agertzea eragin zuen.

1918ko hauteskunde orokorretan, Lehen Mundu Gerraren amaieran errepublikanoak Sinn Féin-aren bandera azpian elkartu ziren eta aulkietako gehiengo handia lortu zuten. Londreseko parlamentuari jaramonik egin gabe Irlandaren independentzia aldarrikatu zuten eta Dáil Éireann (Irlandako asnblada) sortu zuten Éamon de Valera presidente izendatu zuten. Horrez gain, Boluntario Irlandarrek I.R.A sortu zuten eta Dáil Éireann-ek irlandan zeuden britainiar tropen aruka egiteko esan zien.