Mikel Gorostidi

1890. urtean clonakiltyn jaio eta 1922an hil zen politikari eta iraultzaile irlandarra izan zen. Irlandako ministro izan zen, IRA-n oso garrantzitsua bilakatu zen ere. Independentzia gerran Irlandako pertsonairik garrantzitsuena bilakatu zen eta erabili zituen gerrilla taktikek famatu bihurtu zioten. Irlandako heroi historiko garrantzitsuenen artean dago askorentzat eta askok diote Lenin hasiberri bat zela berarekin alderatuz.

Londresen urte batzuetan zehar lan egin eta gero, Irlandara itzuli zen 1916an Pazko altxamenduan (Easter Rising) parte hartzeko. Parte hartu izanagatik atxilotu, epaitu eta Frongcoch-eko gartzelan espetxaratu zuten. Urte bereko abenduan espetxatik irten zen eta Sinn Fein-ean jarraitu zuen (Buscabiografias.com, 2015).

1918an bere alderdiak, Sinn Feinek, hautatu zuen, alderdi bereko beste 26 politikarirekin, irlandako asanbladan (Dáil Éireann), non 73 diputatu zeuden, parte hartzeko. Asanblada horretan indar errepublikarrek irabazi zuten, hala ere, Sinn Feineko presidentea, Eamon de Valera, eta presidenteordea, Griffith, ez ziren joan espetxaratuta baitzeuden; hori dela eta, Collins, barne-politikako idazkaria zena, alderdi errepublikarren ordezkari nagusia izan zen (Forester, 2006).

(Wikipedia, 2015)

(1918ko hauteskundeen emaitzak, Sinn Feinen indarra aipatzekoa da)

De Valera espetxetik egin zuen ihesaldia antolatu zuen, horregatik, Collins, IRA-ren adimen sailaren zuzendaria izandatu zuten, kargua lortu zuenean Britainiar tropak irlandatik botatzen saiatu zen. Borroka horri esker ospe handia lortu zuen politikariak, baina ez hori bakarrik, zerbitzu sekretu britainiarrek bilatzen zuten pertsonarik arriskutsuena bilakatu zuen eta Collins harrapatzeagatik 10.000 libera eskaintzen ziren.

1921eko uztailean, gobernu britainiarraren eta Sinn Fein-aren arteko lehen kontaktuen ondoren, Collins eta Griffith Londresera joan ziren Irlandako bake-plana eztabaidatzeko. Negoziazio neketsuen ondoren, urte hartako bereko abenduaren 6an Collins hitzarmen bat sinatzea onetsi zuen, bazekien gutxiespen handia sorraraziko zuela akordioak baina bere ustez onena zen irlandarentzat (Coogan, 1992). Irlandak autonomia politikoa lortuko zuen, baina bi puntutan De Valera eta Dáil Éireanneko gehienak Collinsen aurka agertu ziren: Lehenengo puntua, Irlanda bi estatu ezberdinetan banatzea zen eta bigarrena britainiar koroari men egitea. Horren ondorioz Irlandar Gerra Zibila (1922-1923) hasi zen hitzarmenaren alde eta kontra zeudenen artean.

Collins, behin behineko lehen ministro izendatu zuten, armadaren agintaria  bilakatu zen eta Griffith abuztuaren 12an hil zenean, gobernuko presidente ere bihurtu zen. Hamar egun geroago, ikuskapen militarri bati ekiten zion bitartean, atentatu batean hil zen.

(Nndb.com, 2015)

Bibliografia:

– Buscabiografias.com,. (2015). Biografía de Michael Collins. Retrieved 3 January 2015, from http://www.buscabiografias.com/bios/biografia/verDetalle/4383/Michael%20Collins

– Coogan, T. (1992). The man who made Ireland. Niwot, Colo.: Roberts Rinehart.

-Forester, M. (2006). Michael Collins: el líder perdido. Londres.

-Osborne, C. (2003). Michael Collins himself. Douglas Village, Cork: Mercier.

– Wikipedia,. (2015). Irish general election, 1918. Retrieved 23 January 2015, from http://en.wikipedia.org/wiki/Irish_general_election,_1918#mediaviewer/File:Irish_UK_election_1918.png

– Nndb.com,. (2015). Michael Collins. Retrieved 23 January 2015, from http://www.nndb.com/people/360/000098066/

 

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: