Hona hemen antzinaroko Irlandaren inguruan eginiko sarrera txiki bat. Izan ere, nahiz eta azken hamarkadetan bizi izan den gatazkatik urrun egon, gatazka hau oso antzinatik datorrela ulertu behar dugu, eta honako sarreran  Irlandaren iragana eta baita herrialde honek independentzia eta subiranotasuna nola galdu zuen ezagutuko dugu.

Irlanda izena Eire izenetik dator. Antzinaroan bertan bizi ziren biztanleek izen hori jarri zioten, “Eire” hitzak ugalkortasuna adierazten zuelako, eta zeltek bertako biztanleei ezizen hori eman zioten. Horrela, Eire-land izena agertu zen, eta denborarekin asimilazioz Ireland bilakatu zen.

Hasierako biztanleak ehiztariak ziren, eta geroago, Europako gainerako herriek bezala, nekazal bizimodua bereganatu zuten. K. a. 2000 urtean santutegi paganoak eriki zituzten, eta beste lurralde batzuetara zabaldu ziren. Lehen zeltak K.a. 1600 urtean heldu ziren, eta Irlanda bereganatzean lau erreinutan banatu zuten: Leinster, Munster, Ulster eta Connacht. Aldi berean lau erreinuak errege nagusi baten menpe zeuden, eta guztien artean 150 estatu txiki osatzen zituzten (O´Brennan, Martin: Ancient Ireland, her milesian chiefs, Her Kings and princes ).

Kristautasuna K. o. IV mendean heldu zen, San Patrick apaizaren eskutik (hortik dator martxoaren 17an Saint Patrick eguna ospatzea) zeinek zelten errege eta familia nobleak kristautasunera hurbildu zituen, nahiz eta herri xehea eta gerlarien gehiengoa  hasiera baten bere tradizio paganoarekin jarraitu izan. Denborarekin, Irlanda ia osoa kristautasunera  bihurtu zen. Hala eta guztiz ere, aldaketak eman ziren bikingoen eskutik, zeinek garrantzi handia daukate Irlandako historian. VIII. mendetik gutxienez eman ziren zenbait eraso bikingoen eskutik, baina nagusiena Thoir errege bikingoarena izan zen. Donnchadhen arabera  (O´Corráin, Donnchadh: Vikings in Ireland and Scotland in the Ninth Century, 1998), Thoir errege bikingoa  848an heldu zen Irlandara, armada indartsu batekin. Thorir-ek Irlandako bi errege probintzial indartsuenak garaitu zituen, eta bere boterea ezarri zuen lurraldean, hiriburu bezala Dublín ezarriz. Kultura kristauko elementu asko (liburutegiak, tenpluak, santutegiak, eta abar) suntsitu egin ziren momentu hartan, batez ere kristautasunak Europa osoan paganoen aurka eginiko sarraskiengatik medeku bezala.

Noski, gudarako gaitasuna Europako Iparraldeko bikingo gizarte guztietan zegoen oso ezarririk, eta ondorioz bikingo talde ezberdinen arteko borrokak normalak ziren. Horrela gauzak, Irlanda konkistatu eta denbora gutxira, 852an,  Danimarkako bikingoek Irlanda eraso zuten,  Dublín suntsituz, eta geroago Annagassan fortea erasotuz, baina jada danimarkarrak ahul zeuden eta azkenean alde egin behar izan zuten. Dena den veste vikingo taldeek Irlandara eginiko eraso jarraituek “Guda Bikingoen Garaiari” eman zioten hasiera (O´Corráin, Donnchadh: Vikings in Ireland and Scotland in the Ninth Century, 1998).

Bikingoak heldu eta mende batzuk geroago, , hain zuzen 1168an, Leinsterreko erregea bere erreinutik kanporatua izan zen Irlandako errege nagusiaren eskutik. Bere lurrak berreskuratzeko Leinsterreko erregeak laguntza eskatu zion Ingalaterrako erregeari, hain zuzen Enrique II.-ari. Enrique II.ak bere tropak bidali zituen laguntza eskaerari erantzunez, baina 1171an, Leinsterreko erregea hil egin zen, zenbait tentsio politiko-militar eraginez. Hauekin bukatzeko, Ingalaterrako erregeak bere tropak Irlanda osotik banatu zituen. Azkenean, Irlanda osoa bere kontrolpean zeukala ikusirik, Enrique II.ak Irlandako tronua erreklamatu zuen (jada soilik formalismo bat zen, izan ere Iralanda kontrolpean zeukan erreklamazio hori egin zuenean)eta azkenean Enrique II.a Jaun izendatua izan zen Adriano IV aita santuaren eskutik. (Cambrensis, Giraldus: The conquest of Ireland, Cambridge, 2001).

Izendapen honen ondorioz, Irlandak bere askatasuna eta subiranotasuna galdu zuen, eta ingelesek Irlanda dominatu zuten XX. mendera arte .Okupazio ingelesak, Irlandako biztanleak bere independentzia lortzeko indarkeria erabiltzera eraman zituen, mendeetan zehar gau egungo egunerarte iraungo zuen gatazka bat eraginez.

Markel Beika

Bibliografía:

-O´Brennan, Martin: Ancient Ireland, her milesian chiefs, Her Kings and princes, Dublin. Eskuragarri hemen: https://books.google.es/books?id=EAo3AQAAMAAJ&printsec=frontcover&dq=Ancient+Ireland&hl=es&sa=X&ei=wA2xVL6BFdPVatSYgKgK&ved=0CCAQ6AEwAA#v=onepage&q&f=false .

-O´Corráin, Donnchadh: Vikings in Ireland and Scotland in the Ninth Century, 1998. Eskuragarri hemen: http://www.ucc.ie/celt/Vikings%20in%20Scotland%20and%20Ireland.pdf .

-Cambrensis, Giraldus: The conquest of Ireland, Cambridge, 2001. Eskuragarri hemenen: http://www.yorku.ca/inpar/conquest_ireland.pdf .

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: