IRA, erakunde iraultzaile militar independentista bat izan zen, bertan eskuin nahiz ezker pentsaerako jendea zegoen, denei Irlandar nazionalismoak eta bereziki Iralandar errepublikanismoak elkartzen zituelarik. Erakunde hau aurretik 1913ko azaroaren 25ean sortu zen Irlandar boluntarioak erakundearen ondorengo zuzena izan zen. 1916an Irlandar boluntarioak erakundeko kideak Pazko matxinadan parte hartu zuten, non Pazko egun batean, Irlandan matxinada handi bat egon zen Erresuma Batuetatik independisatzeko. Britaniarrek matxinada hartako buruzagi garrantzitsu guztiak fusilatu zituzten. Matxinada hartan parte hartu zuen gainontzeko jende guztia Erresuma batuko espetxeetara eta bereziki Galesko “Frongocheko barneratze esparruara” preso sartu zituzten, hura IRA erakundearen jaiolekua izan zen, bai eta ordurarte itzalpean egon zen Michaell Collins buruzagiaren gailentzea ere.

Handik hilabete batzuetara Pazko matxinadan parte hartu zuten jende gehiena aske utzi eta Irlanda borrokari berrekiteko asmoz itzuli zen. IRA erakundea jada sortua zen, Michael Collins bere ezkutuko buruzagi eta antolatzaile nagusia izan zelarik, nahiz eta ofizialki Sinn Fein alderdiko legez kanpoko “Dail Eireann” legebltzarreko Ogasun Ministroa besterik ez izan.

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: