Mikel Gorostidi

Independentzia gerrak bi urte (1919-1921) iraun zituen eta 1200 biktima eragin zituen. Liskarrean zehar IRA-k gerrilla taktikak erabili zituen britainiarren aurka, azken hauek armatuago baitzeuden, gainera Lehenengo Mundu Gerran borrokatutako beteranoak gehitu zitzaizkien (Alonso, 2003). Gehitutako beterano taldea Black and Tans- beltzak eta marroiak, uniformeen koloreengatik- Lehen Mundu Gerran izugarrizko zakarkeriak ikusi zituzten eta horren ondoren edonolako aztakeriak egiteko prest zeuden. IRA-ren kanpaina Michael Collinsek asmatu zuen zutabe hegalariak erabili zituen armada britainarra enboskatzeko, horrela, 1921eko uztaileko su-etenera heldu ziren.

Guda ostean eta Londresen hainbat hilabeteetan zehar negoziatu ondoren, ordezkaritza Irlandarrak hitzarmen Anglo-Irlandarra sinatu zuen 1921eko abenduaren 6an. Hitzarmen horretan Irlandako 26 konderriri – gaur egun Irlandako Errepublika osatzen dutenei- independentzia mugatua ematen zitzaien eta Iparraldeko, Ulster aldeko, sei konderriri,non gehiengoa protestantea zen, gobernu zentralaren menpe geratzeko aukera eman zitzaien. Sei konderri horiek Gobernu zentralaren parte izatea adosten bazuten (gauzarik probableena zena) komisio batek iparraren eta hegoaren arteko mugak ezarriko lituzke. Irlandaren zatiketa eta Britainiar koroari men egitea ideia txarrak izan zirela frogatu zen etorkizunean.

Collinsek hitzarmena sinatu zuen ez baitzuen pentsatzen iparraldeko sei konderriak entitate bideragarri bat izango zirenik eta bakarrik sinbolismoa izango zela. Negoziazioetan zehar, Irlandar ordezkaritzak uste izan zuen iparra eta hegoaren arteko muga txikitzen joango zela eta Estatu Libre Irlandarra handitzen joango zela. Hala ere, prentsan zebait filtrazio egon ziren mugak hitzarmenean adostu bezala geratuko zirela eragin zituztenak. Gaur egun, Ipar Irlanda eta Estatu Libre Irlandarraren mugak 1921an ezarri ziren berdinak dira, hasieratik, Ipar Irlanda arrazoi erlijiosoetatik dago Irlandako Errepublikatik bananduta.

Egoera ez zen askoz hobea irlandako Dáil-ean (asanbladan). Izan ere, hitzarmen Anglo-Irlandarrak eztabaida garratz baten ondoren berretsi zen eta 1922ko hauteskundeak hitzarmenaren aldeko indarrek irabazi zituzten. Baina aurka zeudenak Éamon de Valerarekin elkartu ziren eta Ipar Irlandako estatu berriari uko egin zioten. Bi aste geroago bi taldeen arteko lehenengo gatazkak gertatu ziren.

Berehala guda zibil bat hasi zen, bertan Collins hil zen segada baten tirokatuta bere jaioterrian, Corken. De Valera gartzeleratu zuen Estatu Libreko Gobernu berriak, denbora tarte txiki batez (Innisfree, 2007). Gobernu horren lehen ministroa William Cosgrave zen eta bere partiduak, berriki sortutako Cumann na Gaelek (Gaelen sozietatea), hitzarmenaren aurka zeuden 77 gogaide exekutatu zituen. 1923an, gatazka bukatu zenean, gizarte irlandarra  betirako bananduta zegoen.

Gerra galdu zuen arren, De Valerak Dáil-a boikoteatu zuen eta 1926an alderdi politiko bat sortu zuen, Fianna Fáil (Irlandako gudariak). 1927ko hauteskundeetan aulkien erdia lortu zituen partiduak.

1932an gehiengoa lortu zuen Fianna Fáilek eta boterean mantendu zen 16 urtez. 1937an, konstituzio berriak Koroarako leialtasuneko zina indargabetzen zuen, Elizaren posizio berezia berresten zuen gizarte irlandarraren barruan eta, berriro, iparreko sei konderriak eskatzen zituen. Horrez gain, De Valerak urtero Erresuma Batuari lurren truke ordaindu beharreko zerga geldiarazi zuen, eta, ondorioz, gerra komertzial bat hasi zen bi herrialdeen artean. Horrek independentismoari indarra eman zion, baina irlandako nekazaritza esportazioak geldirik egon ziren 10 urtez.

Fianna Fáil-ek 1948ko hauteskunde orokorrak galdu zituen, Fine Gaelek (aurreko Cumann na Gaelek) irabazi baitzituen. Alderdi honek Commonwealthetik irtetzea lortu zuen eta Errepublika izendatu zen Irlandako Estatu Librean. 800 urteren ondoren, Irlanda edo, gutxienez, hartako zati bat independentea zen azkenik (Adams, 2005).

 

 Bibliografia:
– Innisfree,. (2007). El Sinn Féin de 1922 (guerra civil y primera escisión). Retrieved 4 January 2015, from https://innisfree1916.wordpress.com/2007/02/11/el-sinn-fein-de-1922-guerra-civil-y-primera-escision/
-Adams, G. (2005). Memorias políticas. Madrid: Aguilar.
-Alonso, R. (2003). Matar por Irlanda. Madrid: Alianza Editorial.
-The Irish Story,. (2012). The Irish Civil War – A brief overview. Retrieved 4 January 2015, from http://www.theirishstory.com/2012/07/02/the-irish-civil-war-a-brief-overview/#.VLZp4Yf65Cg
-Adams, G. (1995). Tafalla: Txalaparta.

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: