Igande odoltsua Derry-n gertatu zen, 1972ko urtarrilaren 30ean. Arratsalde hartan eskubide zibilen aldeko  manifestaldi bat egon zen, non 15.000 lagun inguru bildu ziren, gobernuaren azken erreforma politikoen aurka oihu egiteko. Hernandezen arabera (Las 50 grandes masacres de la Historia, 2009), “gertakari honek Irlandako gatazkan atzera bueltarik gabeko puntua ezarri zuen errepublikarren -Ipar Irlanda Irlandara batzearen aldekoak- eta unionisten -Ipar Irlanda Erresuma Batuaren zati bat izaten jarraitzearen aldekoak- artean”. Liburu honek adierazten duen moduan, “70eko hamarkada Ipar Irlandako gatazkaren momenturik odoltsuena zen. Asko ziren jada IRAk eginiko erasoen biktimak, asko ere zirelarik Ulsterreko poliziak eta Britainiako armadak hildako pertsonak”.

Manifestadia, lehen esan bezala eskubide zibilen aldekoa zen,  eta batez ere bertan salatzen zena “1971an IRAko kide izatea leporatzen zitzaien zenbait pertsonen epaiketarik gabeko kartzeleraketa zen” (Alonso, Rogelio: Irlanda del Norte, una historia de Guerra y la búsqueda por la paz). Manifestaldia NICRA taldeak antolatu zuen (Ipar Irlandako mugimendu zibileko talde bat), eta honek  manifestaldira joan ziren guztiei Derry-ko auzo katolikoetatik (Free Derry ezizenarekin ezagutzen zen hala nolako eskualde autonomoa) ez irtetea eskatu zien,  auzo horietatik kanpo polizia eta batez ere soldaduez gain zeuden kontrol eta barrikadetara heltzea ekiditzeko. Hortaz, manifestaldia ez zen auzo katolikoetatik irten behar, eta Free Derry Corner izeneko kale ertzan bukatu behar zen,  Fahan eta Lecky kaleen artean,  “You are now entering in Free Derry” mural famatuaren aurrean (Hernandez, Jesús, Las 50 grandes massacres de la Historia, 2009).

Hala eta guztiz ere, manifestari talde bat ezarritako bidetik irten ziren, eta soldadu britainiarrek ezarri zuten barrikada batera heldu ziren. Bertan istiluak hasi ziren, batez ere harriak eta beirazko botilak botatzen zituzten manifestariek, eta soldaduek gomazko pilotekin erantzuten zuten. Gauzak okerrera joan ziren minutu gutxitan, eta bat-batean, besterik gabe, soldadu britainiarrak ( dibisio parakaidistakoak) jendea tirokatzen hasi ziren. Aldi berean, armadako zenbait auto blindatu Derry-ko auzo katolikoetan barneratu ziren kaleak blokeatzeko asmoarekin. Egoera guztiz kaotikoa izan zela aitortu zuten istiluen testigu izan ziren pertsonek. Hiru testiguk soldadu batek istiluetatik alde egiteko korrika zihoan 17 urteko mutil bat nola tirokatzen zuen ikusi zuten (Hernández, Las 50 grandes masacres de la Historia).

Tiroketaren ondorioz, 14 pertsona hil ziren (Hemen eskuragarri hildakoen zerrenda, nortzuk izan ziren inoiz ez ahasteko: http://nortedeirlanda.blogspot.com.es/2009/04/domingo-sangrientobloody-sunday.html) eta beste 30 inguru zaurituak gertatu ziren. Horren aurrean, Irlanda osoko gizarteak Erresuma Batuko gobernuaren aurka mobilizatu zen, honek erabilitako errepresio maila salatuz. Bere aldetik, soldadu britainarrek manifestarien artean IRA-ko soldaduak zeudela adierazi zuten, eta lehendabizi hauek hasi zirela britainiarrak tirokatzen, istiluek sortutako kaosa  aprobetxatuz. Azalpen hau inoiz ez zen probatua izan, eta gezurtzat hartu zen (Alonso, Rogelio: Irlanda del Norte, una historia de Guerra y la búsqueda por la paz).

Gaur egun, Igande Odoltsuan gertaturikoa ez da guztiz argitu, eta egoera honekin bukatzeko Saville Komisioa sortu zen. Komisio honek 5.000 orrialdeko ikerketa lan bat aurkeztu zuen, baina oraindik ez da soldadu britainiarren aurkako salaketa formalik egin. Duela gutxi, 2013. urtean, Savillek aurkezturiko ikerketan oinarriturik, Iparraldeko Irlandan, poliziak Igande Odoltsuan gertaturikoa berriz ere ikertzeko erabakia hartu zuela adierazi zuen, eta frogak lortzekotan, jada jubilaturik dauden 20 soldadu britainiar inguru atxilotuak eta salatuak izan daitezke.

Hona hemen egun hartan gertaturikoaren zenbait irudi erreal:http://youtu.be/vkOpgr1ElXg

 Markel Beika
Bibliografía:

-Alonso, Rogelio: Irlanda del Norte, una historia de Guerra y la búsqueda por la paz, Madrid, Editorial Complutense, 2001. Eskuragarri hemen: https://books.google.es/books?id=qL5vWLXnGGMC&pg=PR22&dq=domingo+sangriento+1972&hl=es&sa=X&ei=Sh6xVNaKIsSzUd7Pg_AB&ved=0CDIQ6AEwAg#v=onepage&q=domingo%20sangriento%201972&f=false .

-Hernandez, Jesus: Las 50 grandes massacres de la Historia, Tempus, 2009. Eskuragarri hemen: https://books.google.es/books?id=B0KCNdq2iiAC&pg=PT381&dq=domingo+sangriento+1972&hl=es&sa=X&ei=CiWxVKikMMLuUKrZgvgO&ved=0CEMQ6AEwBg#v=onepage&q=domingo%20sangriento%201972&f=false

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: