Denontzat da ezaguna XX. Mendearen lehen erdialdean agertu zen mugimendu politiko bat, faxismo bezala ezagutua. Faxismoa, ezaguna denez, Italian jaio zen, Benito Mussoliniren eskutik, eta geroago Europan zehar zabaldu zen 1920-1930eko hamarkadetan zehar, esaterako Espainian, Alemanian, Errumanian, Bulgarian, Britainia Handian… baita neurri txikiagoan Ipar Amerikan, Amerikako Estatu Batuetan American Nazi Party alderdiaren eskutik, eta Kanadan National Socialist Unity Party alderdiaren eskutik. Asian eta Hego Amerikan ere zabaldu zen neurri txikian. Ondorioz, eta nahiz eta ez izan historia oso ezaguna, ez da arraroa Irlandan ere garai hartan mugimendu faxista agertu izana.

Irlandaren kasuan, Europako korronte faxista jarraituz, IRA-ko kide izandako zenbait borrokalari ohik, Army Comrades Association alderdia eratu zuten, eta nahiz eta hauetariko asko, batez ere oinarrizko militanteak, faxista peto-petoak ez izan (askotan alderdiko kideek gehienbat orden soziala eta erlijio katolikoa defendatu nahi zuten), estetika eta estilo faxista erabili zuten: uniforme paramilitarra, agur erromatarra, Europan hain famatuak bilakatu ziren alkandorak: Alkandora Beltzak Italian eta Britainia Handian, Alkandora Marroiak Alemanian… (Mellón, Joan Antón: El fascismo clásico (1919-1945) y sus epígonos, 2012) kasu honetan alkandora urdinak erabili zituzten, eta horregatik alderdiko kideak Blueshirts bezala ezagutzen ziren. Horrez gain, faxismoko zenbait osagai ideologiko bereganatu zituzten: estatu korporatiboa eratzeko helburua, sindikatu bertikala sortzearen alde agertzea, langile klasearen bizimodua modu materialean soilik hobetzeaz gain modu espiritualean ere egitea, elitearen gobernua eratzea, estatua indartzea gizarteko clase guztien kolaborazioaren bitartez…  eta abar (Cultura Europea, Los principios de la acción fascista, 1972).

untitled

Army Comrades Association-a aurretik IRA-ko goi-kargu eta IRA-ko 2. Dibisioko jenerala izandako gizon batek sortu zuen, Eoin O´Duffy (1892-1944)  izeneko. Honek Irlandako Guda Zibiliean hartu zuen parte Anglo-Irlandar akordioaren defentsan, akordioaren aurka zegoen IRA-ren aurka, Michael Collinsekin batera. O´Duffyl IRA-tik alde egin zuen joera ezkertiarra zeukaten kideekin zenbait istilu izan zituelako, eta alderdi berria sortu zuenetik eta Blueshirts-ak agertu zirenetik aurrera, etengabekoak izan ziren hauen eta IRA-ko kideen arteko gatazkak.

índice

Argazkian Eoin O´Duffy

Izan ere, talde honen ekintzak, batez ere, ideologia ezkertiarra zeukatenen eta IRA-ko kideak zirenen aurka egon ziren bideratuak. Normalean istiluak ez ziren garrantzi handikoak, eta askoz jota zaurituren batekin bukatu ohi ziren, nahiz eta noizbait hildakoak ere egon.

Army Comrades Association-ak bere momentu hoberena 1933an izan zuen, Irlandako zenbait herri txiki guztiz kontrolpean izanik, 30.000 militante aktibo ingururekin. Arrakasta horren aurrean Eoein O´Duffyk sekulako arropuzkeria erakutsi zuen, “bera Europako hirugarren gizon garrantzitsuena zela esanez, soilik Mussolini eta Hitlerren atzetik” (Mellón, El fascismo clásico (1919-1945) y sus epígonos, 2012) . Horrela, arrakastaz baliatuz, Blueshirts-akCumann na nGaedhael  alderdi nazionalistarekin batu ziren, Fine Gael  alderdi nazionalista eratuz. Momentu horretan hasi ziren arazoak, eta urte bat geroago O´Duffyk alderdia utzi zuen, eta Blueshirts-ek gainbehera itzela jasan zuten.

Fine Gael alderdia utzirik, Irlandar faxistek, berriz ere O´Duffy buruzagi bezala zeukatela, Alderdi Nazional Korporatiboa sortu zuten, oraingoan bai guztiz Mussoliniren ideietan oinarriturik (Mellón, el fascismo clásico (1919-1945)  y sus epígonos, 2012). Blueshirts-ek berriz ere fama lortu zuten Europako alderdi faxisten artean, 1936an Espainiako Guda Zibilera borrokan joateko boluntario aurkeztu zirenean. O´Duffyk Espainiara joateko Brigada Irlandesa sortu zuen, eta honetara 700 gizon inguru aurkeztu ziren. Europako beste faxista askok bezala, hauek Franco laguntzea erabaki zuten Komunismoaren aurkako borrokan, eta Irlandarren kasuan batez ere “Gurutzada sakratu” bezala ikusi zutelako Espainiako Guda Zibila, Errepublikak erligiosoen aurka eginiko sarraskiak zirela eta.  Preston historialari famatuak honela azaltzen du: O´Duffyren brigadistek kristautasunaren guda egiteko beharra zeukatela uste zuten, boltxebismoak kristau zibilizazioa suntsituko zuelakoan (Preston, Paul: Guerra Civil Española: reacción, revolución y venganza,, 2011). O´Duffyk berak ere sentipen hori azaltzen du bere  Crusade in Spain liburuan: “otoitza armak baino erabilgarriagoa da. Etxean daudenek Espainian daudenak lagundu al ditzazkete bere otoitzekin. Geuk ere egunero otoitz egitea zin egiten dugu, sufritzen dagoen Espainiarengatik eta baita hemen borrokan dauden irlandar gazteengatik” (O´Duffy, Eoin: Crusade in Spain, 1938).  Dena den, nahiz eta hasieran fama handia izan, ez zuten inolako meriturik egin. Are gehiago, bere guda akzio bakarra Ciempozuelosen izan zen, Jaramako guduan, eta honetan, mozkortu eta gero, irlandarrek bere kabuz bat-bateko eraso bat egin zuten, baina erasoa, nahi gabe, armada bereko legionarioen aurka egin zuten (Reverte, Jorge M.: La Batalla del Ebro, 2003) Hanka sartze horren ondoren, Francok Irlandara bidali zituen bueltan.

Geroago, O´Duffyk Bigarren Mundu Gerran Alemaniaren alde borrokatzeko beste irlandar brigada bat sortu nahi izan zuen, baina alemanek, Espainian gertaturikoaren berri izanik, alde batera utzi zuten eskaera. Bigarren Mundu Gerra eta gero, Europan faxismoa garaitua izan eta gero, beste herrialdeetan bezala, Irlandan mugimendu faxista ahulduz joan zen, ia desagerpenera heldu arte, nahiz eta antzina Blueshirts-en kide izandako askok beste alderdi kontserbadore batzuetara sartu.

Markel Beika

Bibliografía:

-Mellón, Joan Antón: El fascismo clásico (1919-1945) y sus epígonos, Tecnos, Madrid, 2012.

-Preston, Paul: Guerra Civil Española: reacción, revolución y venganza, Debolsillo, 2011. Eskuragarria hemen: https://books.google.es/books?id=IsNUHLStdDUC&printsec=frontcover&dq=LA+guerra+civil+espa%C3%B1ola+reaccion,+revolucion+y+venganza&hl=es&sa=X&ei=kFuxVISUJsr6aoDcgYgH&ved=0CCIQ6AEwAA#v=onepage&q=LA%20guerra%20civil%20espa%C3%B1ola%20reaccion%2C%20revolucion%20y%20venganza&f=false

-O´Duffy, Eoin: Crusade in Spain, 1938.

-Reverte, Jorge M.: La Batalla del Ebro, Crítica, Barcelona, 2003.

-Cultura Europea, Los principios de la acción fascista, 1972.

-The Irish Story (Interneteko Blog-a), Irlanda: John Dorney, 2012ko maiatzaren 18an, eskuragarria hemen: http://www.theirishstory.com/2012/05/18/the-blueshirts-fascism-in-ireland/#.VHYOv5VATIV

-Spartacus Educational (Interneteko Blog-a), Wales: John Simkin, 2014, eskuragarria hemen: http://spartacus-educational.com/SPblue.htm

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: