IRA-ren amaiera

2005eko uztailaren 28an, Irlandar Errepublikar Talde Armatuak, bere amaiera armatuaren berri eman zuten, alde demokratiko batengatik alde egindo zutela adieraziz. Britaniar eta Irlandar lehen ministroek, egutegi berri bat iragartzen dute ipar irlandako autonomia berrezartzeko.

2006ko urriaren 9an Sean Brady abadeak, Irlandar eliza katolikotik primatua, eta Batasunaren aldeko lider erradikalena, Ian Pasley abadea, elkartzen dira batzar batean bakea negoziatzeko egun historiko batean.

ira

Prozesua 2007. urtean amaitzen da, Ipar Irlandako autonomiaren berrezarkuntza. Hilabete horretan, Ian Pasley eta Gerry Adams, Sinn Fein-en buruzagia, ministro eta bizeministroen karguak zin egiten dute gobernu mota berri horretan.

2007ko uztailean, Britaniar ejertzitua Ipar Irlandatik joaten da bertan 38 urte egon ondoren eta segurtasuna, polizia lokalaren eskuetan usten du.

1998.urtetik su etena paktatu izan arren, Ulsterren hainbat eta hainbat atentatu egin dituzte, hildako asko usten. Azken atentatua, Ipar Irlandako base militarrean gertatu zen, bi militar hildako usten 2008.urtean, IRA-k aldarrikatua.

Hona hemen bere historiaren laburpen bat gazteleraz:

Irlandar Errepublikanismoa

Sarritan eta batez ere Irlandatik kanpora irlandar nazionalismoarekin nahastu ohi da, bien arteko esberdintasunik egin gabe. Irlandar nazionalismoak Irlanda nazio bat dela baieztatzen duen kultura, hizkuntza, politika eta gizarte mugimendu bat da, historian zehar bere barnean pentsamolde eta ideologia ugari egon direlarik: independentismoa,subiranismoa, erregionalismoa edota autonomismoa.

Aldiz, nahiz eta herrialde hartako nazionalismoaren barnean egon, irlandar errepublikanismoa beti independentismoa eta errepublikanismoaren aldekoa izan da, Erresuma Batuko koroa eta monarkiaren aurkari sutsua. Hots, Irlanda uharte osoaren independentzia eta errepublikabaten aldekoa izan da.

errepublikanismoan gertatutako azken banaketa honetatik ateratako muturreko errepublikarrak piskanaka jendea eta gizartearen babesa galduz joan zen. Sinn Fein alderdia eta IRA desagertzeko zorian egon ziren, jada esker muturreko talde txiki bat besterik ez zen, Irlandako Estatu Askea eta gerora Irlandako Errepublikako gudarostea eta poliziak burututako atxiloketa eta presio izugarriaren ondorioz.

IRLANDA ANTZINAROAN

Hona hemen antzinaroko Irlandaren inguruan eginiko sarrera txiki bat. Izan ere, nahiz eta azken hamarkadetan bizi izan den gatazkatik urrun egon, gatazka hau oso antzinatik datorrela ulertu behar dugu, eta honako sarreran  Irlandaren iragana eta baita herrialde honek independentzia eta subiranotasuna nola galdu zuen ezagutuko dugu.

Irlanda izena Eire izenetik dator. Antzinaroan bertan bizi ziren biztanleek izen hori jarri zioten, “Eire” hitzak ugalkortasuna adierazten zuelako, eta zeltek bertako biztanleei ezizen hori eman zioten. Horrela, Eire-land izena agertu zen, eta denborarekin asimilazioz Ireland bilakatu zen.

Hasierako biztanleak ehiztariak ziren, eta geroago, Europako gainerako herriek bezala, nekazal bizimodua bereganatu zuten. K. a. 2000 urtean santutegi paganoak eriki zituzten, eta beste lurralde batzuetara zabaldu ziren. Lehen zeltak K.a. 1600 urtean heldu ziren, eta Irlanda bereganatzean lau erreinutan banatu zuten: Leinster, Munster, Ulster eta Connacht. Aldi berean lau erreinuak errege nagusi baten menpe zeuden, eta guztien artean 150 estatu txiki osatzen zituzten (O´Brennan, Martin: Ancient Ireland, her milesian chiefs, Her Kings and princes ).

Kristautasuna K. o. IV mendean heldu zen, San Patrick apaizaren eskutik (hortik dator martxoaren 17an Saint Patrick eguna ospatzea) zeinek zelten errege eta familia nobleak kristautasunera hurbildu zituen, nahiz eta herri xehea eta gerlarien gehiengoa  hasiera baten bere tradizio paganoarekin jarraitu izan. Denborarekin, Irlanda ia osoa kristautasunera  bihurtu zen. Hala eta guztiz ere, aldaketak eman ziren bikingoen eskutik, zeinek garrantzi handia daukate Irlandako historian. VIII. mendetik gutxienez eman ziren zenbait eraso bikingoen eskutik, baina nagusiena Thoir errege bikingoarena izan zen. Donnchadhen arabera  (O´Corráin, Donnchadh: Vikings in Ireland and Scotland in the Ninth Century, 1998), Thoir errege bikingoa  848an heldu zen Irlandara, armada indartsu batekin. Thorir-ek Irlandako bi errege probintzial indartsuenak garaitu zituen, eta bere boterea ezarri zuen lurraldean, hiriburu bezala Dublín ezarriz. Kultura kristauko elementu asko (liburutegiak, tenpluak, santutegiak, eta abar) suntsitu egin ziren momentu hartan, batez ere kristautasunak Europa osoan paganoen aurka eginiko sarraskiengatik medeku bezala.

Noski, gudarako gaitasuna Europako Iparraldeko bikingo gizarte guztietan zegoen oso ezarririk, eta ondorioz bikingo talde ezberdinen arteko borrokak normalak ziren. Horrela gauzak, Irlanda konkistatu eta denbora gutxira, 852an,  Danimarkako bikingoek Irlanda eraso zuten,  Dublín suntsituz, eta geroago Annagassan fortea erasotuz, baina jada danimarkarrak ahul zeuden eta azkenean alde egin behar izan zuten. Dena den veste vikingo taldeek Irlandara eginiko eraso jarraituek “Guda Bikingoen Garaiari” eman zioten hasiera (O´Corráin, Donnchadh: Vikings in Ireland and Scotland in the Ninth Century, 1998).

Bikingoak heldu eta mende batzuk geroago, , hain zuzen 1168an, Leinsterreko erregea bere erreinutik kanporatua izan zen Irlandako errege nagusiaren eskutik. Bere lurrak berreskuratzeko Leinsterreko erregeak laguntza eskatu zion Ingalaterrako erregeari, hain zuzen Enrique II.-ari. Enrique II.ak bere tropak bidali zituen laguntza eskaerari erantzunez, baina 1171an, Leinsterreko erregea hil egin zen, zenbait tentsio politiko-militar eraginez. Hauekin bukatzeko, Ingalaterrako erregeak bere tropak Irlanda osotik banatu zituen. Azkenean, Irlanda osoa bere kontrolpean zeukala ikusirik, Enrique II.ak Irlandako tronua erreklamatu zuen (jada soilik formalismo bat zen, izan ere Iralanda kontrolpean zeukan erreklamazio hori egin zuenean)eta azkenean Enrique II.a Jaun izendatua izan zen Adriano IV aita santuaren eskutik (Cambrensis, Giraldus: The conquest of Ireland, Cambridge, 2001).

Izendapen honen ondorioz, Irlandak bere askatasuna eta subiranotasuna galdu zuen, eta ingelesek Irlanda dominatu zuten XX. mendera arte .Okupazio ingelesak, Irlandako biztanleak bere independentzia lortzeko indarkeria erabiltzera eraman zituen, mendeetan zehar gau egungo egunerarte iraungo zuen gatazka bat eraginez.

Markel Beika

Bibliografía:

-O´Brennan, Martin: Ancient Ireland, her milesian chiefs, Her Kings and princes, Dublin. Eskuragarri hemen: https://books.google.es/books?id=EAo3AQAAMAAJ&printsec=frontcover&dq=Ancient+Ireland&hl=es&sa=X&ei=wA2xVL6BFdPVatSYgKgK&ved=0CCAQ6AEwAA#v=onepage&q&f=false .

-O´Corráin, Donnchadh: Vikings in Ireland and Scotland in the Ninth Century, 1998. Eskuragarri hemen: http://www.ucc.ie/celt/Vikings%20in%20Scotland%20and%20Ireland.pdf .

-Cambrensis, Giraldus: The conquest of Ireland, Cambridge, 2001. Eskuragarri hemenen: http://www.yorku.ca/inpar/conquest_ireland.pdf .