Mikel Gorostidi

 

XX. mende hasieran, Irlanda autonomia lortu nahian zebilen. Asquith lehen ministroak burutzen zuen gobernu liberalak Irlandari autonomia gehiago emateko legea sortu zuen 1912an, Lorden Ganberari boterea kendu eta gero. Lege hori ez zen inoiz ezarri, gainera, oposizio unionistak lege horren aurkako manifestazioak antolatu zituen, batez ere Ulsteren Boluntario Indarra (UVF) talde armatuaren eskutik.

1914an, Lehen Mundu Gerraren hasierarekin batera, nazionalismo Irlandarrak atzerapen bat izan zuen. Izan ere, Irlandar Boluntarioak (Erresuma Batutik independentzia nahi zuen talde paramilitarra eta UVF-ren aurka borrokatzeko sortu zena) Britainia Handiko armadan zerrendatu ziren, Ingalaterrak Irlandarako autonomia lege bat aurkeztu zuenez gero, irlandarrek lagundu behar zutela pentsatzen baitzen (Hennessey, 2005).

Hala ere, talde batzuk ez zuten horrela uste. Bi talde txiki –Pádraig Pearse-k zuzendutako Boluntario Irlandarren sektore bat eta James Connolly buru izandako Herritar Irlandarreko Armada- azpilanean aritu ziren Irlanda ustekabean hartu zuen matxinada bat antolatuz. 1916ko Apirilaren 26an, Pazko astelehena zelarik, Irlandar Boluntarioen destakamentu txiki bat Dublinera joan zen eta hiriburuko zenbait eraikin gabo hartu zituzten kontrolpean, O´conell kaleko posta bulegoa esaterako, non haien kuartel nagusia ezarri zuten. Eraikineko harmailaditik Pearsek Irlanda herrialde independiente bat zela eta haiek behin-behineko gobernua osatzen zutela esan zuen, baina herria ez zen haien alde azaldu (Foy & Barton, 1999).

Irlandako herriaren iritzia aldatu zen ingelesen jarrera dela eta, Pazko matxinatuak martir bihurtu ziztuztelako. 77 matxinaturi heriotza zigorra ezarri zieten eta 15 hil zituzten Conolly barne. Gertakari hauek jendea errepublikanoen alde agertzea eragin zuen (McNally & Dennis, 2007).

1918ko hauteskunde orokorretan, Lehen Mundu Gerraren amaieran errepublikanoak Sinn Féin-aren bandera azpian elkartu ziren eta aulkietako gehiengo handia lortu zuten (Feeney & Alonso Blanco, 2005). Londreseko parlamentuari jaramonik egin gabe Irlandaren independentzia aldarrikatu , Dáil Éireann (Irlandako asanblada) sortu eta Éamon de Valera presidente izendatu zuten. Horrez gain, Boluntario Irlandarrek I.R.A sortu zuten eta Dáil Éireann-ek irlandan zeuden britainiar tropen aurka egiteko esan zien.

Bibliografia:
– Feeney, B., & Alonso Blanco, I. (2005). Sinn Féin. Barcelona: Edhasa.

– Foy, M., & Barton, B. (1999). The Easter rising. Stroud, Gloucestershire: Sutton.

-McNally, M., & Dennis, P. (2007). Easter Rising 1916. Botley, Oxford, UK: Osprey Pub

-Hennessey, T. (2005). Dividing Ireland. London: Routledge.

– Bbc.co.uk,. (2015). BBC – History – 1916 Easter Rising – Insurrection – The Easter Rising. Retrieved 4 January 2015, from http://www.bbc.co.uk/history/british/easterrising/insurrection/in03.shtml

-The Irish Story,. (2012). The Irish Civil War – A brief overview. Retrieved 4 January 2015, from http://www.theirishstory.com/2012/07/02/the-irish-civil-war-a-brief-overview/#.VLZp4Yf65Cg

 

 

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: