IRA-ren amaiera

2005eko uztailaren 28an, Irlandar Errepublikar Talde Armatuak, bere amaiera armatuaren berri eman zuten, alde demokratiko batengatik alde egindo zutela adieraziz. Britaniar eta Irlandar lehen ministroek, egutegi berri bat iragartzen dute ipar irlandako autonomia berrezartzeko.

2006ko urriaren 9an Sean Brady abadeak, Irlandar eliza katolikotik primatua, eta Batasunaren aldeko lider erradikalena, Ian Pasley abadea, elkartzen dira batzar batean bakea negoziatzeko egun historiko batean.

ira

Prozesua 2007. urtean amaitzen da, Ipar Irlandako autonomiaren berrezarkuntza. Hilabete horretan, Ian Pasley eta Gerry Adams, Sinn Fein-en buruzagia, ministro eta bizeministroen karguak zin egiten dute gobernu mota berri horretan.

2007ko uztailean, Britaniar ejertzitua Ipar Irlandatik joaten da bertan 38 urte egon ondoren eta segurtasuna, polizia lokalaren eskuetan usten du.

1998.urtetik su etena paktatu izan arren, Ulsterren hainbat eta hainbat atentatu egin dituzte, hildako asko usten. Azken atentatua, Ipar Irlandako base militarrean gertatu zen, bi militar hildako usten 2008.urtean, IRA-k aldarrikatua.

Hona hemen bere historiaren laburpen bat gazteleraz:

Irlandar Errepublikanismoa

Sarritan eta batez ere Irlandatik kanpora irlandar nazionalismoarekin nahastu ohi da, bien arteko esberdintasunik egin gabe. Irlandar nazionalismoak Irlanda nazio bat dela baieztatzen duen kultura, hizkuntza, politika eta gizarte mugimendu bat da, historian zehar bere barnean pentsamolde eta ideologia ugari egon direlarik: independentismoa,subiranismoa, erregionalismoa edota autonomismoa.

Aldiz, nahiz eta herrialde hartako nazionalismoaren barnean egon, irlandar errepublikanismoa beti independentismoa eta errepublikanismoaren aldekoa izan da, Erresuma Batuko koroa eta monarkiaren aurkari sutsua. Hots, Irlanda uharte osoaren independentzia eta errepublikabaten aldekoa izan da.

errepublikanismoan gertatutako azken banaketa honetatik ateratako muturreko errepublikarrak piskanaka jendea eta gizartearen babesa galduz joan zen. Sinn Fein alderdia eta IRA desagertzeko zorian egon ziren, jada esker muturreko talde txiki bat besterik ez zen, Irlandako Estatu Askea eta gerora Irlandako Errepublikako gudarostea eta poliziak burututako atxiloketa eta presio izugarriaren ondorioz.

NORTZUK GARA?

KAIXO GUZTIOI! Hona hemen Irlandako gatazkaren inguruan zerbait ikasteko gogoa dutenen guztientzat espazio txiki eta xume bat. Blog hau daramaten gazteak ez dira ez intelektualak ez beste edozein motako jakintsuak, baizik eta ikasle talde txiki bat, egungo beste gazteak bezalakoak diren gazte talde bat. Hala eta guztiz ere, geure aburuz badaukagu munduan gertatzen denaren inguruan hitz egiteko eskubidea, beste edozein hiritar batek daukana bezalakoa, eta kasu honetan hausnarketarako aukeratu dugun gaia, nahiz eta gure testuinguru hurbiletik kanpo egon, Irlandako gatazkarena da.

Izan ere, gure gizartean gatazka hau oso ezaguna egiten zaigu; askotan entzun ditugu irratian, telebistan, edota askotan irakurri ditugu egunkarietan honen inguruko albisteak, baina, benetan ezagutzen dugu gatazka honen zergatia? Nondik datorren? Nortzuk hartzen dute parte bertan? Benetan ezagutzen ditugu hainbeste hildako eta zauritu utzi dituen gatazka odoltsu honetan parte hartu dutenen motibazioak?
Gure ustez, hainbeste urtez gatazka hau komunikabideetan agertu izanak, gure ezjakintasuna bigarren plano batean utzi du, hala nolako ezagutza faltsu bat sortuz. Baliteke edozein herritarri Irlandako gatazkaz galdetzean, honek telebistan ikusiriko atentatuen inguruan, edota kaleko istiluen inguruan hitz egitea, baina, seguruenik, ez luke jakingo indarkeria honen zergatia azaltzen.

Arrazoi horrengatik, gure taldeak, gatazka honen zergatiak azaltzea erabaki du; hainbeste sufrikario eta min eragin dituen zerbaitek telebistan agertzen diren irudi eta ideia sinplista eta morbosoek azaltzen dutena baino azterketa zehatzago eta sakonago bat behar duelako.

James Conelly

James Conelly ,Irlandako familia emigrante baten semea izanda, 1868an jaio zen, Edinburgon.

Gaztetatik, Irlanda independente baten alde borrokatu zuen, eta bere garaiko ezker-

nazionalisten liderra izatera ailegatu zen.

Hamaika urte zituela, eskola utzi zuen eta hamalau urterekin, Britainiako Armadan sartu eta

Dublinera bidali zuten. Hurrengo urteetan Eskoziako Federazio Sozialistaren irudi garrantzitsu

bat bihurtu zen. 1896. urtean, armada utzi eta Irlandako Partidu Sozialista Errepublikanoa

sortu zuen. Irlanda sozialista baten alde aritu zen 1913 urtera arte; non Irlandako Herritarren

Armada sortu zuen. Matxinada honek 250 langile armatuez osatuta zegoen eta Irlandako

langileen alde borrokatu ziren. Haien helburu nagusiena, Irlandako errepublika independente

bat lortzea zen, britainiar okupaziotik aske.

1916. urtean, Dublingo Armadaren komandantea izanik, armada britainiarraren kontra

matxinatu zen. Liskar honetan zauritu eta atxilotu zuten, 1916ko maiatzaren 12an,

Kilmainhamgo kartzelan exekutatu zuten.

????????

Bere biografia aztertuta, esan dezakegu James Connelly-ren bizitza, nazionalismoarekin oso

lotuta egon zela. Bere lanetan, Irlanda errepublika, marxismoa eta katolizismoaren arteko

elkartasuna aldarrikatu zuen. Connolly Lehen Mundu Gerraren aurkako pentsaera zuen eta

Lenin, bere mireslea izan zen.

Dublinen, James Connelly-ren ezaldi famatuenetariko bat jasotzen duen estatua aurki

dezakegu. “The cause of labour is the cause of Ireland, the cause of Ireland is the cause of

labour”.

estatua

James Connelly buruz gehiago jakin nahi izanez gero, honako informazio iturri interesgarriak

gomendatzen dizkizuegu:

1) 2009an estrenaturiko Connelly filma. Jamesen bizitzaren iguruko filma da eta bere

pertsonaia Peter Mullan interpretatzen du.

2) James-ek idatzitako lanak:

http://www.marxists.org/archive/connolly/index.htm

Sarrera honetarako erabilitako informazio iturriak:

• (2014). James Connolly. [ONLINE] Available at: • http://es.wikipedia.org/wiki/James_Connolly. [Last Accessed 24 november 2014].

• EINDE O’CALLAGHAN (e.g. 2011). James Connolly. [ONLINE] Available at: • https://www.marxists.org/archive/connolly/. [Last Accessed 24 novenber 2014].

• (2009). personajes Historico: James Connolly. [ONLINE] Available at: http://nortedeirlanda.blogspot.com.es/2009/04/personajes-historicos.html. [Last Accessed 24 november 2014].

Egilea: Paul de Prado

Derry askea

Derry Askea, Ipar Irlandako nazionalismoaren erreferentzia nagusienetariko bat da. 1969-1972

urte tartean, bere burua autonomia independentea proklamatu zuen zonalde nazionalista izan

zen. Urte hauetan zehar, biztanle armatuek Ulster polizia eta geroago Armada Britainiarraren

kontra matxinatu ziren hainbat liskarretan. Tentsio gehien izan zituzten istiluak hiru izan ziren.

Lehenengoa, Bogsideko Guda izan zen. 1969ko abuztuan gertatu sen; herritarrek poliziarekin

borrokatu zuten. Handik gutxira, iskanbila hau amaitzeko intentzioz, Britaniar Armada azaldu

zen Derry-en, baina ez ziren Bogside herrian sartu DADC-aren eskaitzak bete arte.

derry 1

1972ko uztailan, britainiar poliziak bi mutiko hil zituen Derry-en. Gainera, beste hainbat

pertsona atxilotu zituzten; IRAkoak izateaz akusatu zituzten eta inolako juiziorik izan gabe

kartzelaratu zituzten. Hori dela eta, Bogside eta Creggan- eko herritarrek, barrikadak altxatu

zituzten. Tentsioa handiago izan zen kasu honetan, IRAko partaide armatuek Derry askeren

alde aritu zirelako bi herri hauetan.

Hirugarren eta tentsio handieneko iskanbila, Igande Odoltsuaren izenarekin ezagutzen da.

Eskubideen aldeko manifestazio batean, Britainiar Armadak, 13 pertsonen bizitzarekin akabatu

zuen. Urte hartan, erresuma batuak, Derry Askeaz berriz jabetzeko, milaka tropa eraman

zituen Derryra. IRAk britaniarren kopurua eta armamentua ikusita, ez zuen aurrerik egin.

Handik aurrera, IRAren mugimendua txikitzen joan zen zonalde honetan. Hurrengo urteetan

sufragioa egon zen eta nazionalistek irabazi zuten. Gaur egun, garai hartako iskanbilak

memoratzen dituen pintada bat aurkitu dezakegu.

derry2

Sarre honetarako erabilitako iturriak:

”’-Free Derry sarrerarenaren bibliografia”’ https://irlandasarekom.wordpress.com/2014/11/26/derry-askea/

• Free Derry. [ONLINE] Available at: http://es.wikipedia.org/wiki/Free_Derry. [Last Accessed 25 novenber 2014].

• The National Civil Rights Archive. [ONLINE] Available at: http://www.museumoffreederry.org/. [Last Accessed 25 novenber 2014].

• Saoirse Éireann (2009). No Go: The Free Derry Story. [ONLINE] Available at: https://www.youtube.com/watch?v=IKrO1AoOpAU. [Last Accessed 25 novenber 2014]

Egilea: Paul de Prado

 

 

Erlijioa eta politikaren arteko loturak

Dakigunez, politika eta erlijioak harreman zuzena izan dute betidanik munduko lurralde gehienetan. Ipar Irlanda, bi komunitate kultural desberdinetan banatzen de entitate konplexu bat da. Alde batetik, nazionalistak ditugu; bestetik, unionistak. Gatazka politiko ugarietan bezala, komunitate bakoitzaren partaideen artean erlijio bat nagusitzen da. Unionistak, Irlandako Elizaren jarraitzaileak izanda, protestanteak dira ( presbiterianismo deklinaziokoak gehien bat ). Nazionalistak gehienak berriz, katolikoak dira( Komunioi Anglikanoakoak ). Baina kontuz! Honek ez du esan nahi katoliko guztiek nazionalistak direnik eta protestante guztiek berriz, unionistak; baizik eta komunitate bakoitzeko jende askok erlijio horiek jarraitzeko joera dutela.
Hona hemen Ipar Irlandako probintzia guztiak, eta bakoitzaren biztanleriak duen protestanteen portzentajea.

erlijioa.

1920. urtean, Irlandako Gobernu Legea ezarri zenean, Ipar Irlanda unionista gehiengo bat izateko planifikatua izan zen geografikoki. Hala eta guztiz ere, biztanleria katolikoaren kopurua gero eta handiagoa bihurtu da urteetan zehar, protestanteen kopurua txikituz.
Hona hemen erlijioaren arabera biztanleriaren banaketa:
Protestanteak 895.377 (53%)
Katolikoak 737.412 (44%)
Besteak 6.569 ( 0,4%)
Bat ere ez 45.909 (3%)
Totala 1.685.267

Sarrera honetarako erabilitako iturriak:

”’- Erlijio eta politika arteko loturen sarreraaren bibliografia”’ https://irlandasarekom.wordpress.com/2014/11/26/erlijioa-eta-politikaren-arteko-loturak/

• Religión en la República de Irlanda. [ONLINE] Available at: http://es.wikipedia.org/wiki/Religi%C3%B3n_en_la_Rep%C3%BAblica_de_Irlanda. [Last Accessed 26 novenber 2014].

• Irlanda del Norte: Religión. [ONLINE] Available at: http://es.wikipedia.org/wiki/Irlanda_del_Norte#Religi.C3.B3n. [Last Accessed 26 novenber 2014].

• Agencias (2013). Irlanda del Norte vive los peores disturbios entre católicos y protestantes en más de 10 años. [ONLINE] Available at: e.g. http://www.microsoft.com. [Last Accessed 26 novenber 2014].

Egilea: Paul de Prado

Omagh-eko atentatua

Sarrera hau egiten ari naiz I.R.A-ren atentaturik handiena izan zelako eta nire ustez aipatu beharrekoa da. Atentatu hau 1998ko abuztuaren 15ean egin zen, Omagh-en ( Ipar Irlanda) non auto-bomba bat lehertu zuen. I.R.A-k, atentatua bere gain hartu zuen eta atentatu honetan, 29 pertsona hil ziren eta 220 zaurituta gelditu ziren.

Hildakoen pertsonen zifra Ipar Irlandako atentaturik handiena bezala jartzen du atentatu hau, gainera “alto el fuego” bat sinatu ostean. Atentatu horretan nahiz pertsona katolikoak nahiz protestanteak hil ziren.