NORTZUK GARA?

KAIXO GUZTIOI! Hona hemen Irlandako gatazkaren inguruan zerbait ikasteko gogoa dutenen guztientzat espazio txiki eta xume bat. Blog hau daramaten gazteak ez dira ez intelektualak ez beste edozein motako jakintsuak, baizik eta ikasle talde txiki bat, egungo beste gazteak bezalakoak diren gazte talde bat. Hala eta guztiz ere, geure aburuz badaukagu munduan gertatzen denaren inguruan hitz egiteko eskubidea, beste edozein hiritar batek daukana bezalakoa, eta kasu honetan hausnarketarako aukeratu dugun gaia, nahiz eta gure testuinguru hurbiletik kanpo egon, Irlandako gatazkarena da.

Izan ere, gure gizartean gatazka hau oso ezaguna egiten zaigu; askotan entzun ditugu irratian, telebistan, edota askotan irakurri ditugu egunkarietan honen inguruko albisteak, baina, benetan ezagutzen dugu gatazka honen zergatia? Nondik datorren? Nortzuk hartzen dute parte bertan? Benetan ezagutzen ditugu hainbeste hildako eta zauritu utzi dituen gatazka odoltsu honetan parte hartu dutenen motibazioak?
Gure ustez, hainbeste urtez gatazka hau komunikabideetan agertu izanak, gure ezjakintasuna bigarren plano batean utzi du, hala nolako ezagutza faltsu bat sortuz. Baliteke edozein herritarri Irlandako gatazkaz galdetzean, honek telebistan ikusiriko atentatuen inguruan, edota kaleko istiluen inguruan hitz egitea, baina, seguruenik, ez luke jakingo indarkeria honen zergatia azaltzen.

Arrazoi horrengatik, gure taldeak, gatazka honen zergatiak azaltzea erabaki du; hainbeste sufrikario eta min eragin dituen zerbaitek telebistan agertzen diren irudi eta ideia sinplista eta morbosoek azaltzen dutena baino azterketa zehatzago eta sakonago bat behar duelako.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s